2020ko Xilabako kanporaketak non jokatuko diran badakigu
2020-08-03 13:31 BertsolaritzeaHiriburu, Urdiñarbe, Ainhoa eta Larzabal izango dira egoitzak, irailaren 19an hasita.
Pixkanaka badoaz 2020ko Xilaba txapelketako detaileak argitzen, bertso gosez dagozan zaleak planak egiten hasi daitezan. Irailaren 19tik urriaren 10era jokatuko diran lau kanporaketei jagokenez, Bertsularien Lagunak alkarteak jakitera emon dau non jokatuko diran, baita saio bakotxean ze bertsolarik kantauko daben be.
Lehenengo saioa, irailaren 19koa, Hiriburuko La Perle gelan jokatuko da. Honeek bertsolariak egongo dira oholtzan: Elixabet Etxandi, Egoitz Zelaia, Irati Alcantarilla, Ortzi Idoate, Bittor Thicoïpe eta Aitor Servier.
Irailaren 26an, Urdiñarbeko Herriko gelan egongo dira Patxi Iriart, Gillen Hiribarren, Pettan Prebende, Oier Urreizti, Maddi Sarasua eta Maindi Murua. Urriaren 3an Ainhoako Herriko Geleak hartuko dau kanporaketea, oholtzan honeek dagozala: Oneka Arteaga, Maddi Ane Txoperena, Iker Altuna, Battitt Crouspeyre, Xumai Murua eta Bixente Hirigarai.
Azkenik, Larzabalgo Herriko Gelan, urriaren 10ean, honeek izango dira protagonista: Xan Alkhat, Mizel Mateo, Josu Txoperena, Ramuntxo Christy, Kerman Diaz eta Johaine Sarraillet. Saio bakotxeko onenak hurrengo kanporaketetara pasauko dira. Finala Donibane Lohizunen jokatuko da, zemendiaren 21ean.
Abuztu amaieran prentsaurrekoa egingo dabe Bertsularien Lagunek, aurtengo txapelketearen inguruko informazino zehatzagoa emoteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!