La Basu eta Paxkal Irigoien, Suns Europe jaialdian

Bizkaie! 2020-08-03 10:44   Musikea

Hizkuntza gitxituetako artisten topaketea aire zabalean izango da aurten, osasun neurriakaitik.

Covid-19aren pandemiagaitik, hasiera baten aurtengo edizinoa bertan behera ixtekotan egon ziran Suns Europe jaialdiaren antolatzaileak. Azkenik, baina, aurrera egitea erabagi, eta egin egingo da, formatuan aldaketa batzuk egongo diran arren, osasun arloko neurriak zorrotz bete ahal izateko. Abuztuaren 30ean izango da jaialdiaren hitzordu nagusia, aire zabalean.

Betiko moduan, Udine uriko gazteluan izango dira ekitaldi nagusiak, Alpeetako Friuli eskualdean. Izan be, Europako hizkuntza gitxituetan egiten diran musika eta arte eszenikoen jaialdi eta lehiaketea da Suns Europe.

Aurreko urteetan legez, euskerazko sortzaileek lekua izango dabe Udineko agertokian. Abuztuaren 30ean bertan, La Basu rap-abeslari bizkaitarraren kontzertua iragarri dabe antolatzaileek. Udine inguruko parajeetan egingo diran emonaldi osogarrietan, bestetik, Paxkal Irigoienek hartuko dau parte, irailaren 12an eta 13an.

2009an egin zan lehenengoz Suns jaialdia (suns soinuak da friuleraz). Hasiera baten, Mediterraneoko Alpeen inguruko komunidade gitxituen topalekua zan, baina 2015etik Europa guztiko hizkuntza gitxituetako adierazpen artistikoak hartzen ditu. Musikan zein arte eszenikoetan, alkartrukerako aukerea emoten dau, eta lehiaketea be egoten da.

2016an Etxepare Euskal Institutua Suns Europegaz lankidetzan hasi zan, euskerazko musika eta arte eszenikoetako sortzaileek jaialdian parte hartu deien. Horrenbestez, urtero egoten da euskal ordezkariren bat Udinen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu