Bilboko Arte Eder Museoan ordutegi jarraitua izango da abuztuaren 1etik aurrera

Bizkaie! 2020-07-30 13:01

Museoa edegita egongo da garagarrilaren 31n, jaieguna bada be.

Bilboko Arte Eder Museoak abuztuaren 1etik aurrera bere eskaintza kulturala irisgarritasun handienagaz eskainiko deutso publikoari, egun osoan zabalik egongo baita, ordutegi jarraituari esker:

- Aldi baterako erakusketak: astelehenetik zapatura, baita jaiegunetan be, 11:00etatik 20:00etara.

- Erakusketa iraunkorra: ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa: astelehenetik zapatura, baita jaiegunetan be, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

5 €-ko tarifa berezia egongo da aurrerantzean be museo osoa ikusteko eta bilduma iraunkorreko ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa ikusteko dobako ordu-tartea 18:00etatik 20:00etara izango da.

Domekatan, aldi baterako erakusketak zein erakusketa iraunkorrak 11:00etatik 15:00etara ikusi ahal izango dira.


Bilboko Arte Eder Museoa edegi egingo dabe bihar, garagarrilaren 31n, jaieguna bada be, ez-ohiko ordutegian:

11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara

5 €-ko tarifa berezia egongo da aurrerantzean be museo osoa ikusteko, eta bilduma iraunkorreko ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa ikusteko dobako tarifa berezia egongo da, 19:00etatik 21:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu