Gatom bermeotarrak 'Geure rollora' bideoklipa dakar

Bizkaie! 2020-07-30 11:49   Musikea

Garitas produktoreagaz batera sortutako lana da.

Gatom Bermeoko rap abeslaria da eta 2010. urtean hurreratu zan musika mundura. Urte honen amaieran bere lehen maketea aurkeztu eta ordutik hainbat lan egin izan ditu bai euskeraz eta gaztelaniaz, danetara, 5 disko fisiko argitaratuz.

Geure rollora abestian, alkarlanari eta zubiak ereregiteari egiten deutso erreferentzia, norberaren ingurumenagaz bat egiteko beharrizana aldarrikatuz.

Musikearen aldetik, Gatom sortzaileak musika estilo ugari jorratu ditu bere ibilbidean eta azken lanetan ikusi izan dogun moduan, reggae eta rap-a nahastau ditu, estilo propio bat sortuz eta musika estiloakaz esperimentuak eginez.

Covid-19ak sortutako osasun egoeran, Bermeoko sortzailea ez da geldi egon eta hainbat abesti eta bideoklip argitaratu izan ditu konfinamendu garaian, beste sortzaile batzuekaz kolaborau eta lan eginez.

Gatomen kantu barria, Garitas Donostiako produktoreagaz alkarlanean sortutakoa da. Abesti honetan, Gatom eta Garitasen arteko alkarlana dago oinarrian, egunero alkarlana lantzearen eta zubiak eregitearen idea zabalduz eta ekitearen garrantzia nabarmenduz, erosotasun edota nagikeriaren kontra eta bakotxak bere ingurumenagaz konektetako beharrizana bultzatuz.

Musikeari jagokonez, Geure Rollora abestian, rap jazz edo rap soul generoan sartzen da, arnasa asko eta erritmo lasaiei eutsiz.

Abestia, Kostako Vibes estudioan grabau, nahastau eta masteriztu dabe eta bideoaz TiroPun etxeak egin dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu