2020ko Nafarroako Lehen Idiazabal Gaztaia aurkeztu dabe

Bizkaie! 2020-07-30 08:29   Jan edanak

Gaztaia ebagiteko ardurea Nacho Gomara, Iruñako Baluarteko Verduarteko sukaldari-buruak izan dau.

José Mari Ustarroz, Idiazabal Gazta Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen lehendakaria, izan da buru, Nafarroan Idiazabal Gaztaiaren 2019ko denporaldiari hasierea emoteko ekitaldian, hainbat erakunderen ordezkariak be bertaratu diralarik, eta 2019ko kanpainan erregulartasunez ibili ziranentzako sariak aurkeztu ditue.

Urteroko hitzordua aurten, pandemiaren ondorioz atzeratu egin behar behar izan da baina produkzinoa ez da izan edozelakoa: 124 gaztaitegi eta 385 abeltzainen lana, 2019. urtekoaren antzera lortuko dala aurreikusiz, hau da, 1.350 tona inguru.

Idiazabal Jatorri Deiturearen jarduerea sendo dago. Lan arlo hori gaztaigile eta abeltzain guztien lan arlo bera da, bertoko ardiakaz, gure ingurumenagaz eta tradizinoakaz konprometiduda: latxa ardiaren ingurune naturalean egindako gaztaia, munduko gaztairik onenen parekoa, naturala eta jatorra, bitxi gastronomikoa, hain zuzen be; antxina-antxinatik ingurumenera egokitutako ardi autoktonoa, latxa ardia, tradizinoa eta ezagutzea bateratuz.

Aurtengo denporaldiko lehen Idiazabal gaztaia ebagiteko ardurea Nacho Gomara, Iruñako Baluarteko Verduarte jatetxeko sukaldari-burua izan da, Jesús Berisak zuzendutako EventsHotels taldearen eskutik. Nacho Gómara Luis Irizarren Eskolan ibili zan eta bere lehenengo pausuak Queiles Jatetxean emon zituan sukaldari-buru. Horren ostean, Pago de Cirsus jatetxean lan egin eban 6 urtez. Hortik aurrera Jesús Berisaren taldearen parte izatera pasau zan eta Verduarte Jatetxean, nortasuna eta sakontasuna emon deutsoz barazkien sukaldaritzeari. 2020. urtean, Sol Repsol bat irabazteaz gan, Verduarte Jatetxeak barazkiak jatearen plazerra eskaintzen dau, Iruñako Zitaldelara begira. Lehengai ikaragarriak darabiz, Nafar Errioxatik ekarriak.

Idiazabal Gaztaiaren Jatorrizko Izendapenak aurkeztu dau denporaldi barria, lehengai nafarrei jarritako arretea eta maitasuna eskertuz. Napardi soziedadea izan da ekitaldi honen anfitrioia; gaztaia moztu eta gero, Jatorri Deiturako Probaketa Batzordearen proba ofizialetan kalidadearen erregulartasunari 2019ko denporaldian emondako sariak aurkeztu dira. Sariak jaso ditue, alde batetik, Artzainen mailan La Leze, Ilarduya (Araba), eta, bestetik, Gaztaitegien mailan, Goine, Asteasu (Gipuzkoa).


La Leze, Ilarduiakoa

1992. urtean Eli eta Jose Marik Artzain produktore lanari ekin eutsen 1996. urtean Idiazabalen produkzino esklusiboari ekin eusen euren artalde propioagaz. Hortik aurrera, hainbat sari eskuratu ditue bertoko zein kanpoko lehiaketatan. Sari honi esker kalidadean izan daben erregulartasuna berretsi da. Orain urte batzuk, euren seme Arkaitz batu zan familia proiektu honetara, La Lezeren tradizinoari eutsiz.


Goine Berria, Asteasukoa

Gaztaitegi hau Maria Jesus eta Josebak kudeatzen dabe 2008. urtetik. Euren latxa artalde propioa izateaz gan, Idiazabal Jatorrizko Izendapeneko beste artalde batzuen esnea be batzen dabe. Langile nekaezinak eta jakin-minez beteak, gaztaitegi hau beti dabil barrikuntza eta merkatu bide barrien bila.

Jatorrizko Izendapenaren izenean, kalidadeagaitik zorionak, baita sektorean egiten dozuen dinamizazino lanagaitik be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu