Basque Culinary Centerrek barrikuntzak ezarri ditu 20/21 ikasturterako

Bizkaie! 2020-07-29 12:47   Jan edanak

20/21 ikasturtea irailaren 2an hasiko da.

Basque Culinary Center-ek Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteen Graduaren hezkuntza-eredua birdiseinau eta, horretarako, ondoko alderdiak indartu dira: irakaskuntzearen personalizazinoa, prestakuntza praktikoa, diziplinartekotasuna eta gaitasun personalen lanketea. Aldaketa horreen helburua da etorkizuneko lider gastronomikoen prestakuntza eta gaitasunak indartzea.

20/21 ikasturtea irailaren 2an hasi eta barritasunez betetako urtea izango da. Lider eraldatzaile eta oihartzun handikoak trebatzeko helburuari eutsiz, Basque Culinary Centerreko irakasle eta ikertzaileen klaustroak graduaren hezkuntza-eredua birplanteau dau. Hainbat hilebetetan alkarregaz egindako lana izan da eta emoitzea hezkuntza-eredu barritzailea da, alderdi erabat metodologikoez harago doana.

Basque Culinary Centerrek sektorearen gaur egungo erronkei aurre egiten deuts urtenbide barriak eta diziplina anitzeko ikuspegia eskainiz. Testuinguruak oso arin eboluzionetan dau eta ezinbestekoa da hezkuntza-ereduak eraldatzea etorkizuneko profesionalak trebatzeko. Horretarako, ikasleek inguru digital aurreratuetan lan egingo dabe eta espazioak berregokitu egin dira, helburu bikotxagaz: batetik, edukierak murriztea eta irakaskuntza personalizatua sustatzea; eta, bestetik, tresna digitalak emotea, ikasleek beren online prestakuntzea indartu ahal izateko. Horrezaz gan, balio gehigarri handiko eduki digital barriak sortu eta ekimen barriak jarri dira martxan; Baratzea proiektua da adibideetako bat, elikagaien produkzinoa barrubatzen dauena ikaskuntzan.

Hezkuntza-plan barriaren helburua da ikasleek gaitasunak eskuratzea erakaskuntza-esperientzia gogoangarrien bidez. Holan, Gastronomiaren aurrean pasinoa landuko dabe nazinoarteko mailako prestakuntza-ekosistema berezi, seguru eta aitzindari batean.

Ondokoa adierazo dau zentroko zuzendari Joxe Mari Aizegak: Aurrerapauso garrantzitsua egin dogu. Pandemiaren sasoian, Fakultadeak hezkuntza-jarduereari % 100 online eusteko erronkeari erantzun deutso, Basque Culinary Centerreko ikasleek ikasturtea ez galtzeko. Eta etorkizunean be jarri dogu ardatza pentsaurik zelakoa izan behar dauen gure hezkuntza-ereduak etorkizuneko gastronomiaren profesionalak prestatzeko. Ikastegiko irakasle eta profesional askok lanean jarraitu dabe hainbat arlotan, hezkuntza-eredu aurreratu eta praktikoa zehazten eta, horretarako, Basque Culinary Centerren azken 10 urteetako esperientzia hartu da oinarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu