Euskerea ikasteko deskontuak bizkaitarrentzat
2020-07-29 08:56 Euskerea berbagaiAbuztuaren 7ra arte eskatu leiteke Euskara Eskura Txartela.
Bizkaiko Foru Aldundiak laugarrenez ipini dau martxan Euskara Eskura Txartelaren kanpainea, euskerea ikasi nahi dabenei laguntzeko asmoz. HABEgaz eta euskaltegien sareagaz alkarlanean, aurreko hiru edizinoetan 7.191 bizkaitarrek erabili ditue bonuok. Oraingo honetan, 400 eurora arteko deskontuak izango ditue txartela eskuratzen dabenek.
Abuztuaren 7ra arte egin leikie eskabidea 2020-21 ikasturtean euskerea ikasi nahi daben bizkaitarrek, aurreko ikasturtean A1, A2, B1 edo B2 mailak gainditu dituela erakusten badabe. Matrikulea egiteko orduan eskatu leiteke txartela, ekimen honegaz bat egin daben euskaltegietan.
Euskara Eskura Txartela lau kategoriatan banatu dabe:
- A1: Maila hori gainditu dabenentzat; gehienez 150 euroko deskontua.
- A2: Maila hori gainditu dabenentzat; gehienez 200 euroko deskontua.
- B1: Maila hori gainditu dabenentzat; gehienez 300 euroko deskontua.
- B2: Maila hori gainditu dabenentzat; deskontu handienak kategoria honetan dagoz, gehienez 400 euro.
Ganera, kategoria bat baino gehiagoko bonuak eskatu eta pilotu leitekez, baldin eta ikasleak aurreko ikasturtean maila bat baino gehiago gainditu dituala erakusten badau. Behin Euskara Eskura Txartela eskuratuta (abuztuaren 7ra arte), programeagaz bat egin daben euskaltegietan matrikulea egin beharko da urriaren 16a orduko, egun horren ostean ez da deskonturik egingo. Barnetegi iraunkorren kasuan, zemendiaren 4ra artekoa da epea.
Proiektua martxan jarteko, 400.000 euroko aurrekontua onartu dau Foru Aldundiak, euskerea ikasteko ahalegina egiten dabenei laguntzeko konpromisoaren barruan. Txartela eskuratzeko tramiteak egiteko, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!