Bilboko Udal Musika Bandeak eta txistulariek 8 kontzertu eskainiko ditue
2020-07-28 13:10 MusikeaAbuztuaren 7tik 28ra.
Bilbon abuztuko bariku guztietan izango dira Bilboko Udal Musika Bandearen eta Bilboko Txistulari Bandearen kontzertuak, Udalak udan aisialdi eta kulturako 150 jarduera baino gehiago batzen dituan #BilbaoUda2020 programearen barruan.
Programak egungo egoerak gehien kaltetu dituan lanbide sektoreetan COVID-19aren ondorioak arintzea dau helburu.
Musika Bandearen kontzertuei jagokenez, 45 musikarik baino gehiagok 4 kontzertu eskainiko ditue Arenaleko Kioskoan, 19:00etatik aurrera.
Aste Nagusiko ohiko kontzertuetan bezela, Jose R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu zuzendariordea izango dira txandaka aire zabaleko musika saio horreen zuzendari eta, beraz, Jose R. Pascual-Vilaplana (abuztuak 21 eta 28) eta Iñaki Urkizuren (abuztuak 7 eta 14) gidaritzapean izango dira, doinu herrikoiak eta jai girokoak buztartuz. Esangura horretan, Bandak hainbat estilo interpretauko ditu, besteak beste, zarzuelea, euskal konposizinoak, jazza, musika latinoa, pasodoblea, antzerki musikala, popa, soinu-bandak eta musika pieza ezagunak.
Kontzertu guztietarako, espazio mugatu batean, jarleku zenbakituak jarriko dira jentearentzat, segurtasun-distantziari eutsiz eta maskara erabiltea nahitaezkoa izango da.
Bestalde, Bilboko Txistulari Bandeak, bere musikea auzoetara hurreratzeko asmoz, uriko hainbat gune girotuko ditu. Kontzertuak 12:00etan hasiko dira eta ondokoak izango dira: abuztuaren 7an, Errekalde plazan, abuztuaren 14an Joan XXIII Aita Santuaren plazan (Begoñako Basilikearen atzealdean), abuztuaren 21ean,
Arriaga Plazan eta abuztuaren 28an, Ertzila kalean (oinezkoentzako gunean).
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!