Saria Xabier Rementeriak eta Roberto Gutiérrez de Rozak irabazi dabe

Bizkaie! 2020-07-27 12:11   Musikea

Bilbo Lotu bilbainadeari esker jaso dabe saria.

Musika-sorkuntzea sustatzeko Bilboko Udalak urtero antolatzen duen 2020ko XXXII. Bilbainada Lehiaketeak baditu bere irabazleak: euskerazko bilbainadarik onenaren saria Xabier Rementeriak eta Roberto Gutiérrez de Rozak irabazi dabe, Bilbo Lotu bilbainadeagaz; gaztelaniako bilbainadarik onenaren saria, ostera, Iñaki Iglesias Nadalek irabazi dau, Goyo Nadal Kalea'bilbainadeari esker. Saridunek, kategoria bitan 955 euro eta Don Diego bana eskuratuko dabe.

Era berean, zortzi akzesit be aukeratu dira; horreetako bakotxari 420 euro eta plaka bat emon jakez. Hona hemen saridunak:

Bizkaiaren Ama’ Jose Mª Larrazabal Alzagarena.

25 años con metro, Roberto Gutiérrez de Rozasena.

La que ha liao Marijaia, Miguel Ángel Gómez Urtiagarena.

Cantando por los balcones, Guillermo Garmendia Talledorena.

Porque soy de Bilbao, Agustín Ferrero Fernándezena.

Esencia de txikitero, Juan Carlos Guerrero Tudearena.

Los turistas en Bilbao, Fernando Botanz Parrarena.

Confidencias bilbainas, Hugo Robles Pérezena.

Era berean, ohorezko sari bi emongo ditue: Moskotarrak konparseari bat, Bilboko jaietan bilbainadak zabaltzen laguntzeagaitik eta bestea Txetxu Bilbaori, bilbainada-egile moduan egindako ibilbide luzeagaitik.

 

Bilbainadak

Lehiaketea, urteen poderioz, uriko gaurkotasuna gainbegiratzen daben abestien bilduma bihurtu da. Bilbainadetan Bilboren historia kontetan da, lan arkitektoniko, garraiobide, erakunde edo personaia esanguratsuenak oinarri hartuta. Lehiaketa honen bidez, Bilboko Udalak, Radio Nervión eta Telebilbao irratien laguntzinoagaz, musika-sorkuntzea sustatu nahi dau, jai-giroari eta bilbainadak kanta herrikoiaren tradizinoari eutsiz.

Aurten, epaimahaiko kide izan dira: Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia; Alberto Ruiz de Azua, Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotzia; Enrique Campos, Grupo Nervión taldeko zuzendaria (TeleBilbao – Radio Nervión); Iñaki Uranga, kantaria; Amagoia Loroño, Akordeoien Orkestrako zuzendaria eta Ana Madariaga, Bilbao Musikako zuzendaria.

Datozen hileotan egingo da Bilboko Udalaren Bilbainaden Lehiaketako XXXII. edizinoko sariak emoteko galea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu