Polito doa Art & Music Km 0, Guggenheim Bilbao Museoaren zuzeneko jazz programea
2020-07-24 13:41 MusikeaGaragarrileko eta abuztuko eguazten guztietan egiten da, 19:00etatik 21:00etara.
Guggenheim Bilbao Museoaren terrazea agertoki dauen Art & Music Km 0, zuzeneko jazz zikloaren barruan atondutako lehen hiru saioek harrera bikaina izan dabe eta sarrera guztiak agortu dira hiruretan. Eguazten iluntzeetako hitzorduan, kilometro 0 taldeen erritmoa eta nortasuna sorpresa atsegina izan dira giro lasaian egindako kontzertuetan eta bertaratuek musikaz gozetako aukerea izan dabe.
Sarrerak aldez aurretik erreserbau daitekez webguneko esteka honetan zein Museoko leihatilan. Bestela, Museoan bertan be eros daitekez eguaztenero. Sarrerea erosita zeozer edateko modua be izango da.
Art & Music Km 0 egitaraua
Garagarrilaren 29an, CARLA SEVILLA Quartet
Carla Sevilla: ahotsa
Marcos Salcines: pianoa
Tana Santana: kontrabaxua
Juanma Urriza: bateria
Abuztuaren 5ean, IRATI BILBAO Quartet
Irati Bilbao: ahotsa
Mikel Nuñez: pianoa
Aritz Luzuriaga: kontrabaxua
Ander Alonso: bateria
Abuztuaren 12an, AINGERU TORRE Quartet
Aingeru Torre: saxofoia
Nerea Arrieta: pianoa
Jon Carranza: kontrabaxua
Bittor Meabe: bateria
Abuztuaren 19an, MATIAS KAPLUN Trio
Matias Kaplun: gitarra
Kike Mora: baxu elektrikoa
Carlos Sagi: bateria
Abuztuaren 26an, CARLOS VELASCO Trio
Carlos Velasco: gitarra
Israel Santamaria: pianoa
Gorka Iraundegi: bateria
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!