Viena ardatz, Bilbok Musica-Musika 2021 aurkeztu dau
2020-07-24 12:37 MusikeaMartiaren 5, 6 eta 7an izango dira kontzertuak.
Musika-Música 2021, Bilboko Udalak antolatuta, martiaren 5ean, 6an eta 7an izango da, Viena izango dalarik protagonista. Holan, Jaialdiak amaierea emongo deutso 2019an Londres eta New Yorkegaz hasi eta 2020an Parisegaz jarraipena izan eban zikloari.
Kulturako udal taldea dagoeneko lanean dabil datorren urteko jaialdiaren programazinoa lantzen, kalidadeari eustearren, betibe musika klasikoa herritar guztien artera zabalduz eta hurreratuz. Austriako uriburua izan da hautatua, bera dalako musikearen uriburu nagusia.
Bilbo Vienaren pareko bihurtuko da eta martiko lehenengo astegoienean, musikearen uriburua izango da. Austria beti izan da musika-konpositore handien herrialdea eta obra bikainak emon izan deutsoz musikearen historiari. XVIII. mendean eta XIX. mendearen zati batean, Austriako uriburua musikearen Europako uriburua izan zan eta Haydn, Mozart, Beethoven, Schubert, Brahms edo Mahler izan zituan ordezkari.
Juan Mari Aburto alkateak eta Gonzalo Olabarria kultura zinegotziak emon daben prentsaurrekoan, Bilboko alkateak ondokoa adierazo dau: Bilbo, hiru egunean, musika klasikoaren uriburu bihurtuko da, bere garaian Austriako uriburua bihurtu zan legez eta gure artean izango ditugu nazinoarteko zein bertoko talde ospetsuak.
Beste alde batetik, Gonzalo Olabarriak jakitera emon dauenez, Bilbok Vienako giroa berregin eta Austriako uriburuan sortutako musikaz gozauko dau. Konpositoreak hemen izango dira, bai eta ikasleak be, biharko musikariak izateko hautagai diranak eta urtero bezela joango dira jaialdia bizitera.
Elena Odriozolak egin dau kartela
Gaur aurkeztu dabe Musika-Música 2021 jaialdia iragarteko kartela, Elena Odriozola donostiar marrazkilariak egina, nazinoartean sano etntzutetsua da eta ikusi besterik ez dago bere lan oparoa eta hemen eta munduan emon deutseen sariak, berbarako, Literaturako Euskadi Saria, marrazkiakaitik (2009, 2013), Marrazkigintzako Estaduko Saria (2015) eta Irudiztapenari buruzko Bratislavako Biurterokoaren Urrezko Sagarra (2015).
Bilboko hitzordurako Elena Odriozolak Viena irudikatu dau kartelean, Austriako uriburuan batu zan musika talentuaren erakusgarri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!