2020/07/25 - 2020/08/02

Ondarroako Udaleko Erakusketa Aretoan (Iparragirre kale 8, behea). | Erakusketak

'Mihisearen eta zuraren arteko alkarrizketea'. Javier Morales eta Valentin Laka

.

40 urte baino gehiagoko laguntasunaren ondoren, pinturearen eta eskulturearen zale honeek bat egitea erabagi dabe beren lanak munduari aurkezteko.

Erakusketa honetan artearen mutur bi lotzen dira: Valentin Lacaren esperientzia: artista profesional honek hiru hamarkada daroaz zura, mihisea era burdina bere bizi-esperientziaren katalizatzaile lez erabilten. Beste aldetik, Javier Morales hasibarriaren ilusinoa: marrazkiari lotutako bizitzea igaro dauen arren (bizitza profesionalean kartografoa izan da) bere lanak lehen aldiz familiatik kanpoko begietara erakusten ditu.

Holan, esperientzia era zaletasuna batuta, lagun bi honeek erakusketa eklektikoa dakarskue: zurez landutako forma abstraktuetatik hasi eta mihisean irudikatutako Ondarroako txokoetako estanpa tradizionaletaraino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu