Martxan Bilbao Musikako orkestra zuzendaritzarako topaketak

Bizkaie! 2020-07-22 09:58   Musikea

Aurten, Belgikako Bert Appermont maisuak jardungo dau irakasle gonbidadu.

Aurreko edizinoetako erantzun bikaina kontuan hartuta eta orkestrako zuzendaritzearen ikasketak gaur egungo formazinoetan sustatu eta baliabide teknikoak eta artistikoak eskainiz talde instrumentalen zuzendaritzea lantzea da asmoa eta, esangura horretan, bosgarren urtez jarraian, Bilboko Udalak, Bilbao Musikaren bitartez, Orkestrako zuzendaritzari buruzko topaketak abiarazo ditu. Ekimena 2021eko urtarrilaren 12tik 15era gauzatuko da.

Aurten, Belgikako Bert Appermont maisua izango da irakasle gonbidadua eta ohikoa danez, José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularra izango da irakaslea. Bestalde, beste urte batez, ekitaldi praktikoak Bilboko Udalaren Musika Bandeagaz izango dira eta, holan, parte-hartzaileek aukerea izango dabe zuzendari gonbidatu bat izentetako lehiaketa batean parte hartzeko. Zuzendari horrek kontzertuen 2020-2021 denporaldian egingo leuke lan taldeagaz.

Udal bandako irakasleak izango dira amaierako kontzertua (2021eko urtarrilaren 15ean Bilboko J.C. Arriaga Konserbatorioko entzungelan) zuzenduko daben bost finalisten epaimahaia. Bertan, hiru kidez osotutako epaimahai profesional batek lehiaketako irabazlea aukeratuko dau.

Era berean, ikastaroa edegita dago zuzentze-lanak ikasteko interesa dituenentzako, lehiaketan parte hartzeko beharrik izan barik eta ikastaroaren edukiari jagokonez, honako gaiak landuko dira: Gaur egungo orkestrako zuzendariaren figurea; teknika kironomikoa. Komunikazinoa keinuen bidez; partituren analisia erispide interpretatiboa egiteko; organologia eta instrumentaznio bandistikoa; eta didaktikea zuzendaritzan: entseguetatik proiektu bandistiko baten programazinora.

Egitaraua honako lanez osotuta egongo da, besteak beste, Bert Appermonten The Big Bang, In the shadow of Napoleon eta Crystal magic, Robert Russell Bennetten Symphonic songs for band eta Joaquín Turinaren La procesión del Rocío.

Izena emotea posta elektronikoz egingo da eta Bilbao Musikara 2020ko urriaren 30ean amaituko da epea (amaiabilbao@bilbaomusika.eus).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu