Basque Music at BIME 2020: Euskal taldeentzako deialdia
2020-07-21 13:38 MusikeaBilbon izango da, urriaren 26tik 29ra.
Basque Music ekimenak, BIMEgaz alkarlanean, deialdia egin dau euskal talde eta bakarlarientzat, BIME PRO topaketearen aurtengo edizinoan parte hartu deien.
BIME PRO-ren antolatzaileek aukeratuko ditue showcase-gau horretan parte hartuko daben euskal taldeak edo bakarlariak; horreek kontzertu bat eskainiko dabe urriaren 29an Stage Live aretoan, Estaduko eta nazinoarteko profesional asko erakarten dituan BIME CITY programazinoaren barruan. Basque Music-ek diru-kopuru bat bideratuko dau gastuak pagetako.
Izena emoteko epea garagarrilaren 20tik abuztuaren 24ra izango da eta horretarako formulario hau bete behar da.
Basque Music ekimenaren sustatzaileak honako honeek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritzea).
Edozein duda argitzeko, ondoko helbidera idatzi: arkaitz@musikabulegoa.eus
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!