'Arimearen giltza' Bilbon
2020-07-21 13:06 KultureaAsier Irazabal eta Hernán Quipildor artisten lana da.
Bilboko Azkuna Zentroan, Fatxada proiektuaren barruan aurkeztu dabe gaur Asier Irazabal eta Hernán Quipildor artisten Arimaren giltza obrea. Zentroko zuzendaria, Fernando Pérez, artistakaz izan da inaugurazinoan.
Fatxada proiektuaren barruan, Arimaren giltza obrea aurkeztu dabe, diseinua, ilustrazinoa eta komikia buztartzen dituan obrea, Asier Irazabalen eta Hernan Quipildor artistena, uda sasoian ikusgai egongo dana, Azkuna Zentroko Arrikibar Plazako fatxada nagusian.
La llave del alma lana da artistak barrikuntzea eta sormena konpartiduteko asmoz jorratzen dabizen Aita proiektuaren lehen adierazpen bisuala. Alde horretatik, La llave del alma lanaren hizkuntza sinbolikoa trebetasun enpatikoa eta arimearen teknologia lantzeko erabili daiteke, hamabi ikurren bidez. Sinbolo bakotxak kontzeptu primario bat irudikatzen dau, berbarako, bildurra, aukerea, espazioa, itxaropena, heriotzea, denporea, gorrotoa, maitasuna, kontzientzia, izatea, argia eta esangurea. Sinbolo horreek erabili behar dira esangura garbia dauen hizkuntza batera heltzeko, gizaki lez alkar hobeto ulertzeko.
Artisten arabera, enpatia teknologia organikoa da, bide emoten deutso denpora eta espazioa gainditzen dituan konektibidadeari eta intuizino osotuagoa lantzen dau gizakiaren esangureari buruz. Horrek kontzientzia bat sortzen dau, gure izatea bereizia izatearen ilusinoa desegiten dauena eta ulermen zabalagoa izateko aukerea emoten dauena.
Hernan Quipildor (Argentina, 1972)
Artista autodidaktea da. Ekonomia eta Filosofiako graduondoko ikasketak egin zituan Milanen eta Londresen; 2003tik hona Londresen bizi da. 2016. urtean, El gesto (2016) argitaratu eban, kontzientziaren inguruko kontzeptuak eta errealizazinoak konpartiduteko idatzitako liburua, esangura barriak emon eta gure emozinoak ulertu, kontzientzia antzemoteko dogun gaitasunaren isla eta jakintza eskuratzeko bide zuzena diran aldetik. 2016tik Aita proiektu artistikoa hartu dau ardatz, Asier Irazabalegaz batera, liburuan aurkeztutako edukiak modu bisualean zabaltzeko eta ikasteko modu barriak aztertzeko.
Asier Irazabal (Bilbo, 1978)
Pop kulturan eta errealaren estetikan dabilen artistea da eta bideo-realityan dau adierazpide nagusi. Irazabalek telebistako produkzinoetan jardun dau bere ibilbideko zatirik handienean eta hamarkada bat baino gehiago daroa Londresen biziten. Uri horretan egin zituan ikasketak, Westminster-eko Unibersidadean, eta telebistan, bideoan eta Interneten espezializau zan. Gaur egun, Aita proiektua jorratzen dabil, Hernan Quipildor-egaz batera, keinu bateratu legez eta hori be bizimodu bihurtu da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!