2020ko Oholtzapetik txalo artean joan da

Bizkaie! 2020-07-21 10:00   Bertsolaritzea

Arabako 16 bertsolarik parte hartu dabe eta 5 gai-jartzailek.

III. Arabako Bertsolariak Oholtzapetik Entzulea Epaile pasa dan barikuan amaitu zan Araian. Irabazlerik bako finalean, danetariko gaiak jorratu zituen aurreko jardunaldietan txalo zaparrada handiena jasotako lau finalistek, Xabi Igoa Felipe Zelaieta, Peru Abarrategi eta Oihane Pereak, Aintzane Irazusta gai-emoilearen eskutik. Esan bezela, saioan gehien txalotutako irabazlerik izentetakoa ez bazan be, bertaratutako publikoak txalo zaparrada luze eta entzutetsua eskaini eutsen oholtzarik ezean, oholtzapetik, kantari ibili zan laukoteari.

Tastuinguru berezian bizi izan da edizino hau, astetik astera aldatzen joan diran babes neurriak eta enparauak, personea arteko distantziak, gelak, maskarak... Baina upealakoa izan da hurreratutakoko bertsozaleen jarrerea eta egitasmoa babestu daben Udalen babes eta laguntzea. Beste behin, bertsolaritzea, euskerazko kultur eta sormen jardun modura, alkarren artean gozetako aukerea izan da.


Oholtzapetik

Arabako Bertsozale Alkarteak, 2020ko uda hasieran, bertsozaleei Arabako bertsolariakaz gozetako aukerea eskaini nahi deutse; III. ekinaldian, Arabako 16 bertsolarik parte hartu dabe, bost saiotan banatuta. Kalean, gune finko batean jokatu dira saioak.

Publikoaren epaiaren arabera, finalera sailkatuko dira saio bakotxean boto gehien hartzen dituenak eta, beraz, finalean, 4 bertsolarik kantau dabe. Finalean ez da epailetzarik egon, ez da irabazlerik izentau.


Bertsolariak

Arabako 16 bertsolarik parte hartu dabe eta 5 gai-jartzailek:

Bertsolariak: Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre, Felipe Zelaieta, Peru Abarrategi, Irati Anda, Oier Arbina, Beñat Garaio, Unai Anda, Orlando Arreitunandia, Aroa Arrizubieta, Oihane Perea , Manex Agirre, Manu Bendala, Rikardo Gonzalez de Durana eta Xabi Igoa.

Gai-jartzaileak: Oier Azkarraga, Ander Fernandez, Idoia Marauri, Eli Plazaola eta Aintzane Irazusta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu