'Gero(r)a mugitzen'

Bizkaie! 2020-07-17 10:16   Bertsolaritzea

Bertsozale Alkartearen proiektua, argitalpen batera ekarrita.

Alkartearen egitekoa azaltzen dauen aldizkaria kaleratu dabe oraintsu: Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen. Orain arte egindako bidea eta hurrengo pausuak batu ditue aldizkarira.

Bertsozaleren proiektuak hainbat ertz ditu eta guzti-guztiak ezagutzea ez da lan erraza. Kolpe bakarrean egitasmo osoa ikustea eta ulertzea ahalbidetzen dauen lana da.

80 orrialde inguru dituan aldizkariak Bertsozale Alkartea osotzen daben sei alkarteen, Mintzola Ahozko Lantegiaren, Xenpelar Dokumentazino Zentroaren eta Lanku Kultur Zerbitzuen barri dakar. Egitura bakotxari jagokon informazinoa eta sailez sail be emoten dira zehetasunak. Orain arte eta egun egiten dana azaltzeaz gan, 2018ko gogoeta estrategikoan jorratutako ondorioak be hartzen ditu aintzat.

Erraz irunsteko informazinoa topauko dau irakurleak eta proiekturen batean gehiago sakondu nahi dauenak webgunean topauko dau proiektu bakotxaren barri. Gainera, argitalpenean alkarteko hainbat lagunen eretxi zutabeak dagoz eta horreek ikus-entzunezko moduan ikusteko aukerea dago aldizkariaren bersino digitaleko loturetan sakatuta, berbarako, hainbat proiekturen ataletara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu