Kepa Matxainek lortu dau kontratua

Bizkaie! 2020-07-17 09:28   Bertsolaritzea

Proiektu sari biak be emon ditue, 2.000 eurokoa bakotxa.

Kepa Matxain, igaz, proiektu sariari esker egin beharreko lana aurkezten (XDZ) | Ikusi handiago | Argazki originala

Kepa Matxainek lortu dau kontratua Bertsolaritzearen autonomia auzitan: utilitarismoa, txapelketak, hedabideak, irakaskuntza eta hibridazinoa lana egiteko. Beste hiru urtez luzatu daitekeen urtebeteko ikerketa kontratu bat eta 2.000 euroko proiektu sari bi emon ditugu UPV/EHUko Mikel Laboa Katedreak eta Mintzola Ahozko Lantegiak; kontratuak UPV/EHUko Euskerearen eta Ikerkuntzearen Alorreko Errektoreordetzen babesa be izan dau.

Igazko ikerketa proiektu saria eskuratuta abiatutako ikerketa bideari ekin ahal izango deutso Kepa Matxainek. 2019ko deialdiko proiektu sarietako bat irabazi eta aurten berarentzat izan da ikerketa kontratua. UPV/EHUn gauzatuko dau kontratu hori urtebetez, beste hiru urtez luzatzeko aukereagaz.

Proiektu sari biak be emon ditue, 2.000 eurokoa bakotxa: Bertsolaritzearen erresistentzia funtzinoa belaunaldi desbardinetako bertsolari eta bertsozale emakumeen ahotsetatik: ikerketa-ekintza parte-hartzailea izena dau batak: Ane Bengoetxea, Ana Villanueva, Ines Huarte, Leire Amenabar eta Miren Aiertza kideek osotutako taldeak aurkeztu dau. Bestea Maialen Akizuren Zaintzaren ekonomia eta euskal kultur sorkuntzea: ikusezin bi, alkarri begira: Lehen hurrerapen baterako, bertsolaritzearen kasua aztergai proiektua da. Datorren urterako aurkeztu beharko ditue lanak.

2013tik egin dogu ikerketa kontratuko deialdia eta 2014tik proiektu sarietakoa eta alkarlanean egindako deialdiok emonkorrak dira ahozko kultur sorkuntzearen gaineko ikerketeari lotuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu