Laugarren diskoa plazaratu dau Inun zornotzarrak

Bizkaie! 2020-07-17 09:07   Musikea

Aurrerapena: Nana nana abesti freskagarria.

Mikel Inuntziaga Inun musikari bizkaitarrak uda giroa eta berba umoretsuak buztartu ditu. Emoitzea: kolore biziz jantzitako kanta borobila: Nana nana.

Abesti honegaz batera, Inun-ek Olapop! ikuskizuna aurkeztuko dau Bilboko Euskaldunan Jauregian, garagarrilaren 31n: Gitarrea, perkusino tresnak eta loop pedala erabiliz, abesti apartak eta hunkitzeko dauen gaitasun berezia eskainiko ditu. Gainera, ondo baino hobeto lagunduta dator.

2014an ekin eutson ibilbideari Inun-ek eta ordutik hara eta hona dabil zornotzarra, agertoki gainean hainbat formatutan: bakarka, akustikoan, taldean zein kolaborazinoak eginez (Bernardo Atxaga, Miren Agur Meabe...).

Hiru disko kaleratu ondoren (Berreginez, 2014; Da nola, 2016; Aingurak, 2018) aparteko ekarpen freskoa dakar orain.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu