EGO-k udako topaketea eta logoa aurkeztu ditu

Bizkaie! 2020-07-16 13:47   Musikea

Rubén Gimeno zuzendari artistikoaren batutapean etorriko dira.

EGOk bere topaketan programa bikotxa atonduko dau, musikari gazteek errepertorio zabala eta askotarikoa izan deien.

Danetara, 73 musikari, Euskal Autonomia Erkidegokoak eta Nafarroakoak gehienak, garagarrilaren 22tik abuztuaren 1era Donostian batuko dira baina ondoren euskal uriburuetako agertoki nagusietan joko daben errepertorioa lantzeko (Gasteizko Principal Antzokia, garagarrilaren 26an; Bilboko Euskalduna Jauregia, garagarrilaren 27an; Donostiako Victoria Eugenia Antzokia, garagarrilaren 28an; Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriuma, garagarrilaren 29an). Musika Hamabostaldiko Inaugurazino Egunean be parte hartuko dau EGOk, abuztuaren 1ean.

2020ko uda honetan, EGOk entzuleentzako nahiz musikari gazteen prestakuntza orkestralerako eta garapenerako balio musikal eta interes handiko programea bi aurkeztuko dau: Lehen maila orkestraleko irakasleakaz lan egingo dabe, oraintsu taldearen zuzendari artistiko izentautako Gimenoren batutapean. Orkestrako kide gazteek, besteak beste, soinuari, artikulazinoari, ozentasunaren orekeari eta beste arlo batzuei buruzko alderdiak landuko ditue.

Topaketon bidez, EGOk bere proiektuan zehaztutako helburuak beteko ditu, prestakuntza orkestral egokia eskaintzea, gazteen lanketa artistikoa nahiz soziala sustatzea eta mundu profesional orkestralera sartzeko zubiak sortzea.

Aitatu kontzertu lan eta bizikidetza garai zorrotz baten tontorra izango dira. Lan hori gauzatzeko, izen handiko irakasleakaz ibiliko dira, horreetako batzuk euskal talde nagusietatik datoz, Euskadiko Orkestratik eta Bilbao Orkestra Sinfonikotik eta beste hainbat erakunde eta talde ezagunetakoek be hartuko dabe parte: Espainiako Orkestra Nazionala, Reina Sofia Musika Eskolea, Gran Teatre del Liceu, London Symphony, Vienako Orkestra Filarmonikoa eta Genevako Suisse Romande.

Aurten, lehenengo aldiz, udako topaketak programa musikalari jagokon jarduna osottzeko ekimenak be izango ditu, PASSION FOR MUSIC izenekoak, kideek aurrez aurre jasoko daben prestakuntzaz gan, EGOk lurraldeko hezkuntza sektoreko eragile nagusiakaz alkarlanean ibilteko dauen bokazinoaz, EGOko ordezko kide guztiak, Musikeneko ikasleak, EIOko kideak eta Goi Mailako Konserbatorioetako ikasleak gonbidauko ditu, ezatabaida foro batera. Eztabaida hori streaming bidez emongo da eta Rubén Gimeno (EGOko zuzendari artistikoa) eta bere anaia Gustavo Gimeno (egun Torontoko Orkestra Sinfonikoko eta Luxemburgoko Orkestra Filarmonikoko zuzendari titularra eta, hainbat urtez, Amsterdamgo Concertgebouw Orkestrako Tinbal bakarlaria) izango ditu protagonista.

Aitatu ekimen hau, Kutxa Kultur-ek antolatzen dau EGOren lankidetzeagaz eta Kutxa Fundazinoaren jaubetzea dauen Eta orain zer plataformearen bitartez egingo da.


Irudi barria

EGOren garai barria, besteak beste, irudi korporatibo barri baten sorkuntzeak nabarmenduta dator; 22 urteren ostean, eta AUPA! Estudioagaz lankidetzan, EGOk bere irudia barritu eta egungo kodeetara moldatu nahi izan dau. Erabat euskalduna izango zan logotipo baten bila ibilteak euskal artista unibersalenetakoa danaren formetara eta literatur obrara hurreratzea ekarri eban: Jorge Oteizaren lanera, hain zuzen be. Beraz, haren obra garrantzitsuenetako batean, Aita Donostiari Agiñan eskainitako monolitoan, urrezko ardi-larrua dalakoa topautu eben.

Bestetik, eskultura hori Oteiza deituriko tipografia bateko O letreagaz estu lotuta egoala topau eben. Tipografia hori proiektu hau gidatu dauen eta AUPA!-ko Arte Zuzendaria dan Haitz Mendibilek sortu eban 90. hamarkada erdialdean. Osogai horreek gogoan, argi egoan EGOren logotipoa: O.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu