Harrerea egiteko baliabideen mapea eguneratu dabe
2020-07-15 10:55 Pil-pileanBilbon bizi diran atzerritarrentzako zerbitzuak ardatz hartuta.
Bilbon bizi diran atzerritarrei erreparauta, katalogo horretan batu dira oinarrizko prozesuetarako eta gestinorako 118 zerbitzu eta baliabiderik garrantzitsuenak: erroldatzea, zerbitzu sozialak eta publikoak, osasuna edo lana bilatzeko bitartekoak, besteak beste. Argitalpen honen zabalkundeari esker, Bilboko Udalaren helburua da integrazinoa, gizarte-kohesinoa eta aniztasunean bizikidetzea bultzatzea.
Udalak 6.000 ale banatuko ditu 350 lekutan: udal bulegoetan, Bilboko zenbait baliabide publikotan eta alkarteetan. Bilboko Udalak Harrerea egiteko baliabideen Mapan agertzen dan informazioa eguneratu dau. Udalak 2014an egin eban lehenengoz mapa hori eta gaur egun 118 harrera-baliabide dagoz, danak be integrazinoaren, gizarte-kohesinoaren eta alkarbizitzearen alde egiteko: Funtsezko baliabide hau landu dogu udalerrira edonondik datozen personei harrerea egiteko plangintzearen barruan.
Gainera, katalogoan jasoten dan informazinoa orokorra dan legez, edukia interesgarria da bilbotarrentzat be, askotan ez baitabe jakiten zein baliabide daben eskura, esaterako administrazinoaren bulegoak, oinarrizko gizarte zerbitzuak, ostatu hartzeko zentroak, gizarteratzeko zentroak, komisariak, helduen etenbako hezkuntzarako zentroak, gizarte jantokiak edo modulu psikosozialak.
Ekimen hau Udalaren Bilbo Kulturarteko Hiria II. Herritarrei eta Aniztasunari buruzko II Planaren ekintzen artean dago, udaleko zerbitzu orokorretan sartzea erraztea helburu dauen harrerako lan arloaren barruan. Horren harira, Itziar Urtasun zinegotziak adierao dau, Bilbo uri edegi eta anitza dan neurrian, materiala kultura eta hizkuntza-aniztasuna kontuan hartuta taiutu da eta horregaitik, informazinoa zazpi hizkuntzatan jarri da: euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, errumanieraz, arabieraz eta txineraz.
Era berean, baliabideei eta beste kudeaketa batzuei buruzko informazinoa Bilboko Udalaren webgunean dago, besteak beste, herritarren arreta-zerbitzuak, osasun arretea, gizarte zerbitzuak, etxebizitzea, enplegua eta hezkuntzea, bai eta atzerritarren dokumentazinoa be. Gestinoen arabera egituratuta dago, loturea daben zenbait gai landu eta gestino horreen ardurea daben baliabideen fitxak eskaintzen dira: datuak (helbidea, telefonoa, faxa, helbide elektronikoa), argazki bat eta Bilboko planoko kokalekua; beste webgune batzuetako loturak be emoten dira, udalarenak nahiz kanpokoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!