Irailean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea

Bizkaie! 2020-07-15 07:55   Bertsolaritzea

60 bertsolarik parte hartuko dabe.

Udagoienaren atarian jokatuko da Udabarria Bertsotan 2020. Sailkapen fasean 60 bertsolarik emon dabe izena eta nabarmentzekoa da Bizkaiko eskualde guztiek dabela ordezkaritzea. Kopuru hori kontuan hartuta, hamar saio egongo dira fase honetan, sei bertsolarikoak. Fase honetatik puntuazinoz sailkatuko dira bertsolariak Bizkaiko Bertsolari Txapelketara.

Aldaketak egongo dira aurten egituran –erabagi hau igaz hartu eban talde antolatzaileak-. Sailkapen faseko hamar saioak bost egunetan jokatuko dira: egun eta ordu berean, herri desbardinetan saio bi egingo dira, holan, bost egunetan egingo dira hamar saioak.

Saio bakotxean zeinek kantauko dauen jakiteko webgune honetako saioak atalera jo zeinkie. Parte-hartzaileak atalean, ostera, bertsolariei, gai-jartzaileei, epaileei, talde antolatzaileari eta komunikazino taldeari buruzko informazinoa topauko dozue.

Sare sozialen bitartez be jarraitu ahal izango da Udabarria Bertsotan: Instagram, Facebook eta Twitter bidez.


Saioak

- Irailaren 16an, Orozkoko Donibane Aretoa, 18:30ean:

Aitor Ruiz Urizar (Lekeitio)
Asier Alcedo Cano (Portugalete).
Asier Galarza Garai (Muxika).
Iker Garitagoitia Astigarraga (Arrigorriaga).
Jontxu Martinez Zarrabeitia (Usansolo).
Joseba Barandiaran Andueza (Bilbo).

Lekeitioko Azkue Aretoan:

Eneko Arrate Sololuze (Markina-Xemein).
Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar).
Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa).
Jokin Castaños Gonzalez (Galdames).
Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo).
Peru de Pedro Larrea (Gorliz).


- Irailaren 17an, Getxoko Muxikebarrin, Arrigunaga aretoan:

Aitor Arrutia Azkueta (Bilbo).
Aritz Landeta Terceño (Algorta).
Iñaki Lersundi Arrizabalaga (Ondarroa).
Julen Ibarguengoitia Ordorika (Gernika-Lumo).
Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia (Deustu).
Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela).

Irailaren 17an, Busturiako Kultur Etxean (Altamira auzoa)

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola (Gernika-Lumo).
Ander Aldazabal Olabarri (Amorebieta-Etxano).
Ander Anakabe Lekue (Deustu).
Ander Ucelay Aristi (Artzentales).
Iker Uriarte Urrutia (Bermeo).
Peru Vidal Gurrutxaga (Leioa).


- Irailaren 18an, Markina-Xemeineko Esperantza aretoan:

Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo).
Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo).
Iñaki Iturriotz Zuluaga (Igorre).
Irune Basagoiti Agirre (Ermua).
Mikel Galarza Idirin (Leioa).
Xabier Enbeita Ibarra (Gernika-Lumo).

Irailaren 18an, Berangoko Berango Antzokian:

Ana Picallo Perez (Bilbo).
Bittor Altube Sarrionandia (Abadiño).
Enare Muniategi Etxabe (Gautegiz-Arteaga).
Imanol Arrutia Azkueta (Zalla).
Ion Barrocal Besga (Trapagaran).
Maite Sarasola Isazelaia (Deustu).


- Irailaren 23an, Muxikan, Ariatzako eskolan:

Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga).
Bikain Urkiri Etxebarria (Ondarroa).
Eneko Aldana Carrasco (Forua).
Jone Larrinaga Dañobeitia (Mungia).
Nagore Beitia Telletxea (Bermeo).
Peru Irastortza Santxo (Algorta).

Irailaren 23an, Berrizeko Kultur Etxean:

Aitor Esteban Etxebarria (Urduliz).
Axier Goñi Arsuaga (Bilbo).
Iruri Altzerreka Martinez (Garai).
Maider Altuna Urbina (Arrigorriaga).
Mikel Goiriena Larrazabal (Mungia).
Nahia Ibarzabal Gisasola (Markina-Xemein).


- Irailaren 24an, Zallako La Capilla aretoan:

Garazi Navarro Ugarteburu (Amoroto).
Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango).
Igor Galarza Intxausti (Abadiño).
Illart Gumuzio Larrazabal (Igorre).
Javier Martinez Gutierrez (Bilbo).
Koldo Muñiz Aldamizetxebarria (Forua).

Irailaren 24an, Derioko Gurea aretoan:

Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio).
Eneko Barruetabeña Bilbao (Durango).
Iker Apraiz Solaguren (Atxondo).
Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein).
Lurdes Ondaro Mallea (Munitibar).
Mikel Retolaza Etxebarria (Busturia).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu