Kalera!

Bizkaie! 2020-07-14 12:59   Kulturea

XIV. GetxoPhoto, irailaren 3tik 27ra.

Jokin Aspuru eta Amaia Agirre | Ikusi handiago | Argazki originala

Amaia Agirrek, Getxoko Alkateak, eta Jokin Aspuru GetxoPhotoko zuzendariak, Getxon, Algortako Portu Zaharreko Etxetxu Plazan aurkeztu dabe XIV. GetxoPhoto, Nazinoarteko Irudi Jaialdiko egitarauaren aurrerapena. Aurtengo gaia Kalera! izango da, kalea dalako artea erakusteko leku egokienetakoa. Kaleak oinarrizko protagonismoa hartu dau gizarte global garaikidean. Bere pribatizazinoaren kontra, espazio publikoa –fisikoa zein onlinekoa– etenbako erresistentzian bizi da olgau, protesta egin eta gaur egun aurrean ditugun erronka eta ardurei erantzuna emoteko. Oinarrizko gaiak, larrialdi klimatikoa, gatazka politikoak, krisi ekonomikoa edo identidade burrukak espazio publikoan egiten dabe bat. Aldi berean, kalea hartu-emon, egoera eta aukera kultural barriak sortzeko esparru nagusi aldarrikatu da.

Parte-hartzaileen artean, besteak beste, Felipe Romero Beltrán, Agnieszka Sejud, Felipe Romero Beltrán, Mentalgassi, Mario Santamaría eta George Georgiou nabarmendu daitekez.

Babesleak: Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzea eta Getxoko dendari, alkarte eta beste erakunde batzuk.

Pandemiak sortutako egoeran beharrezko segurtasun-egoereari aurre egitea erronka handia izan da, gogoan hartu, erakusketen % 95 espazio publikoetan egingo da, gehienak Ereagako hondartzatik Portu Zaharrera doan ardatzean, bai eta Algortako erdigunean be.  Online programa zabala be izango da,
Jokin Aspuru Zinemaldiko zuzendariak aurkezpenean azaldu duenez. 

Aurten, Jaialdiak 40 herrialde baino gehiagoko artisten lanak aurkeztuko ditu, baita publiko ezbardinentzako jarduera-programa bat be, jaialdi hibridoagoa izan nahi dau, egungo artisten medio anitzak ikusarazoz, esate baterako, argazkigintzea, bideoa, instalazinoak, zinemea, alegiazko errealitatea edota arte digitala. Aldi berean, jasangarritasun-plan bat be bada, sor daitekeen ingurumen-inpaktua murrizteko. Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzearen Erronka Garbia zigilua lortu dau, jaialdi jasangarri legez.

Online arloari jagokonez, Aran Callejak eta Borja Crespok egindako playlista, podcasts atala, Instagrameko Arpegi-Filtroen Lehen Lehiaketea izango dira protagonista. 

Amaia Agirreren eretxiz, jazz eta folk hitzordu garrantzitsuak ditu Getxok eta gure musika jaialdi nagusiakaz batera, gure herriko ikuspegi kosmopolitena landu eta zabaltzeko egitekoa dakar, gure herrira munduko jokera barriak ekarten ditu Getxophotok.

Eskerrak emon, zelan ez, Begihandi Kultur Alkarteari, hamalau urtez jarraian egindako ahaleginagaitik eta, azken batean, gure udalerriak eskaintzen dauen kultur eskaintza zabala eta aberatsaren barruan leku garrantzitsua eta nabarmena egitea lortu dauelako GetxoPhotok.

Era berean, ondoetorria emon gura deutsat Hondarribiako Jon Uriarte komisario barriari.


Jon Uriarte

Argazkilaritzea ikasi eban Bartzelonan eta Nueva Yorkeko ICP-n. PhotoEspaña eta Madrilgo Europako Unibersidadearen master bat egin eban Proiektu eta teoria artistikoetan. Haren lana zentro eta galeria ugaritan egon da ikusgai, bakarkako eta talde erakusketetan, Madrilen, Donostian, Nueva Yorken, Berlin edo Bartzelonan esaterako. Widephoto plataforma independentearen fundatzailea izan zan eta hiru urtez Foto Colectaniaren DONE kontzeptualizau eta koordinau eban. Egun Londresen bizi da eta The Photographers’ Galleryn komisario digital moduan lanean hasi da oraintsu.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu