Belate Olabarria da Bizkaiko Bertsozaleko buru barria

Bizkaie! 2020-07-14 09:10   Bertsolaritzea

Asier Ibaibarriagaren ordezkoa da Belate Olabarria.

Belate Olabarriak hartu dau Bizkaiko Bertsozaleren buruzagitzea, Gernika-Lumon egindako urteko batzar nagusian. Martian egitekoa bazan be, osasun larrialdi egoereak eraginda, atzeratu egin behar izan eben.

Batzarrean bazkideak batu eta zuzendaritzeak proponidutako egitasmoa eta aurrekontua onartu dira. Horrezaz gan, zuzendaritza aldaketea be onartu da: Asier Ibaibarriagak lehendakari kargua itxi eta batzarrak aho batez onartu dau zuzendaritzearen hautagaitzea, Belate Olabarria. Horrezaz gan, 24 urtean zuzendaritza kidea izan dan Unai Iturriagak be kargua itxi eta Asier Galarza batu da taldera.

Alkarteak ondo etorria emon deutse kide eta kargudun barriei eta esker ona adierazo gura izan deutse, omenaldi txiki bat eginez, Asier Ibaibarriagari eta Unai Iturriagari urte horreetan guztietan egindako lanagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu