Xabi Igoak irabazi dau Maeztuko Oholtzapetik saioa
2020-07-14 07:55 BertsolaritzeaGaragarrilaren 17an, finalean, Araian kantauko dabe Felipe Zelaieta, Peru Abarrategi, Oihane Perea eta Xabi Igoak.
Arabako Bertsolariak Oholtzapetik Entzulea Epaile egitasmoaren 4. jardunaldian, Xabi Igoa izan zan Maeztuko eskolako aterpean bertsolari txalotuena (Manex Agirre, Manu Bendala, Xabi Igoa eta Rikardo Gonzalez de Durana. Gai-jartzailea: Eli Plazaola). Beraz, finaleko laukotea erabagita geratu da.
Azken hilabeteetan sortutako egoerea eta egungo testuingurua lako gaiak jorratu zituen saioan hurreratutako 30 lagunen gozamenerako.
Saioa amaitzear, agurrak kantau aurretik heldu zan ikuslearen epaia, bertsolari bakotxari txalo zaparradea eskaintzeko momentuya eta entzuleek erabagita Xabi Igoa izango da, garagarrilaren 17an, finalean, Araiako kaleko frontoian kantauko dauen bertsolaria Felipe Zelaieta, Peru Abarrategi eta Oihane Pereagaz batera.
Saioaren eremura aurretiaz joateko eskatu jake bertsozaleei. Derrigorrezkoa izango da maskarea jarrita izatea eremuan sartu eta urtetako, 1,5 metroko distantziari eusterik ez badago. Saioak irauten dauen bitartean, jarlekuetan maskara barik egon daiteke. Jesarlekuak banakakoak edo binakakoak izango dira eta 1,5 metrotako distantzian egongo dira. Zaleei antolatzaileen argibideei kasu egiteko eskatzen jake.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!