Ahozkotasuna eta euskerearen erabilera izan dira berbagai nagusi

Bizkaie! 2020-07-13 08:54   Euskerea berbagai

Instituzionalizau, fosilizau edo masa kultura bihurtzen dogunean, ahozkotasuna bera suntsitzen dogu.

Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktika ikastaroetan ahozkotasuna eta euskerearen erabilera izan dira berbagai nagusi. Ahozko kultur sorkuntzen transmisinoan jarri eben indarra Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktika eskolako lehen egunean; bigarrenean, barriz, ahozkotasunean jarri da arretea. Ikasgelan haren inguruan egiten dan lanketan ez eze, handik kanpo egiten dan erabilerearen gaia be jorratu dabe.

Ahozkotasuna trebatzeko zenbateraino eregi, horixe izan da eztabaidagai mahai-inguruan, besteak beste, ahozkoak dauen berezkotasunari eusteko. Horretan, komunikabide publikoek daben ardurea mahairatu da: Berbak erabili egin behar dira kargea hartzeko eta kargarik ez badago ez dira erabilten: nori jagoko dinamik hori etetea? esan dau Joxerra Garzia ahozkotasunean adituak; Piramide bat ikusten dot hor: goi mailako sortzaileak, idazleak, kasu; tartean, profesionalak, esatariak edota irakasleak; eta hirugarrenean herritarrak. Otto Pette hartu eta euskezko sekulako irainak dagoz. Zergaitik goiko erpinekoa ez da beheraino heltzen? Irudi hori irauli eta bestea proponidu dau Ainhoa Ezeiza UPV/EHUko ikertzaileak: Ahozkotasuna kokatuta dagoan kultura herrikoia asko elikatzen da masa kulturatik. Emon deiotsagun bueltea horri, eta herritarrak goiko erpinean jarri.

Bikoizketea be aitatu da: Hobe dogu garena asumidu, fosilizauta hil baino; komenidu jakunaren arabera jokatu. Zelan amaituko diran badakigun western pelikula txarrak be euskeraz izango bageunkez, hor agertzen diran eta gaztelaniaz esaten diran erreferentziazko esaldiak euskeraz esaten jakingo geunke, azaldu dau adibideak jarriz Garziak.

Ikasgelara etorrita, Aroa Murciano UPV/EHUko ikertzaileak gogoetarako espazio honeen garrantzia azpimarratu dau: Irakasleokan indar handia jarten da eta baliabideak eskaini beharko litzatekez pausa bat egin, hausnartu eta egiteko moduak birsortzeko.

Olatz Bengoetxea Soziolinguistika Klusterreko teknikariak Euskal Herrian egindako zenbait ikerketaren barri emon eta bertatik ataratako gakoak konpartidu ditu: Berbakaz eta Berba-Lapiko programak azaldu ditu. Ahozkoa erabiltea eta berariaz lantzearen arteko bereizketea egin dau eta bigarren horren beharra azpimarratu. Lanketa horretan aintzat hartzeko erispide bakarra ikasgeletako hizkuntza eredua ezin dauela izan nabarmendu dau eta testuinguru soziolinguistikoak badauela zerikusirik.

Aroa Murcianok be ikasgelako dinamikan sartu gaitu. Ahozkotasuna hizkuntza arloetan lantzen dala baina beste arloetako irakasleak be hizkuntza irakasle dirala mahairatu dau, berbea erabilten dauelako edukiak emoteko. Horretan dabilela, sarritan, irakasleak berbearen monopolioa hartzen dau eta, besteak beste, horregaitik, eskoleak berba egiteko denpora gehiago behar dau, derrigorrezkoak ikusten diran espazioak murriztu, gaineratu dau.

Beste alde batetik, Ainhoa Ezeizaren aburuz, eskola erakundeak kultura instituzional, alternatibo edota masa kulturearen markoan dagozala uste dau eta ahozkotasuna kultura herrikoietan bizi dala: Ahozkotasuna ezin da ataza komunikatibotan landu; ezin da simulau, sortu egiten da. Proboketan dogu baina ez dogu programetan. Haren esanetan, instituzionalizau, fosilizau edo masa kultura bihurtzen dogunean, ahozkotasuna bera suntsitzen dogu.

Ahozko hizkerearen adierazkortasuna areagotzeko preminearen inguruan egin dau berba Joxerra Garziak mahai-inguruaren aurretik: Euskerearen espresibidadea areagotu behar da. Euskerearen aizkorea zorroztu eta euskerearen erregistroak ugaldu eta aberastu, izan be, hiztunari hizkuntzak balio daiotson, formaltasun eskalak behar ditu, erregistro informaletaraino. Esangura horretan, hainbat baliabide proponidu ditu euskerarako, berba alkarketak, atsotitzak eta nabarmendu dau hitanoaren potentziala lagunarteko berbakerarako. Egungo bide teknologikoetarako aproposak, horeetan erabilten den hizkuntzea ahozko testu idatziak izanda.

Azken buruan, euskal ondarea agirian jarteko saioa egin dau Euskaltzaindiak beste behin, azpimarratu dau Miriam Urkia euskaltzain osoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu