Lemy River taldeak 'IXI' kantuaren zuzenekoa dakarsku

Bizkaie! 2020-07-10 09:35   Musikea

Iban bakarrik agiri da, atmosfera onirikoa, soinu espaziala sortuz.

IXI orain aste batzuk kaletaru ostean, zuzenean grabauta dakar orain, bigarren singelaren bersino intimistea; irudiak lagun dituala, gitarrea hartuta, Iban bakarrik agiri da, atmosfera onirikoa, soinu espaziala sortuz. Entzun hemen.

Agosto Estudios entzutetsuan grabau dabe eta IGORA Films-eko Iñaki Gereñuren ardurea izan da. Lemy River taldeko Ibanen gorputzean irudiak proiektau ditue eta erabagiorra izan da efektu hori irudiak eta musikea buztartzeko.

Kantuko berbetan, zeozeren bila dabilenak, topau ala ez, sano disfrutetan dauenaren gorabeherak erakusten deuskuz: Beti nago amesetan, espaziokoa naz. Ez jataz armak eta gerrak gustetan. Arrazoia neuk, ala ez. Baina nori ardura deutso. Zoriontsu bizi naz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu