Andoni Martínez Barañano tenoreak Amorebieta-Etxanoko egoitzetan abestu dau
2020-07-10 09:07 MusikeaCáritas Bizkaiaren alde disko solidario bat grabetako proiektuan dabil.
Andoni Martínez Barañano tenorearen kantaldiak fenomeno birala izan ziran milaka euskal herritarren konfinamendua girotu eta alaitu ondoren; orain, barriz, Cáritas Bizkaiaren alde disko solidario bat grabetako proiektuan dabil, egoitzetara musikea zuzenean eroateko asmoz. Tenorea bira bat egiten dabil bere musikea Euskadi barruko eta hortik kanpoko egoitzetara eroateko. Holakoetan abestu eban, hain zuzen, garagarrilaren 7ko arratsaldean, Amorebieta-Etxanoko Miguel de Dudea z/g auzoko (Lauaxeta Ikastolearen ondoan) IMQ Igurco Orue egoitza soziosanitarioan. Biharamunean, hilaren 8an, beste kantaldi bat eskaini eban IMQ Igurco José M.ªAzkuna foru-egoitzan (Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa) ,herrigunean dagoan horretan (José Antonio Aguirre z/g).
IMQ Igurco zentroetako edadeko ugarik tenorearen kalidade bikainaz gozau eben, izan ere, ordu bete eta 15 minutuz, eten barik, hainbat abesti kantau zituan tenoreak, saioa hiru zatitan banatuta: lehenengoan, ordu erdi ingurukoan, zarzuelea abestu eban, hainbat kantu eta erromantzen eskutik, berbarako, Luisa Fernanda, La Dolorosa, Los Gavilanes, La Tabernera del Puerto eta La Verbena de la Paloma.
Zati bien arteko transizino lez Schuberten Ave María abestu ostean, bigarren zatian, 20 minutu ingurukoan, operak abestu zituan, esaterako, Tosca, Turandot, Rigoletto eta L’elisird’amore.
Azken zatian, 20 minutu ingurukoan, abesti herrikoi ezagunak kantau zituan: O solemio kantu napolitarra, Maitetxu mía zortzikoa, A. Lararen Granada abestia eta Aurtxo polita euskal sehaska-kantua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!