Uda honetan, bertso plazea sagardaotegian

Bizkaie! 2020-07-09 08:17   Bertsolaritzea

Sagardaoa eta bertsolaritzea beti egon dira lotuta.

Sagardoak alkartzen gaitu ekimena aurkeztu dabe Gipuzkoako Sagardaogileen Alkarteak, Musika Bulegoak eta Bertsozalek. Saio ugari izango dira, eta horreetako bertso otordu bitarako txartelak eskuragai dagoz hemen

Sagardaoa eta bertsolaritzea beti egon dira lotuta nabarmendu dau Bertsozaleko Oier Iurramendik Astigarragako Astarbe sagardaotegian egindako agerraldian. Aspalditik dator bien arteko loturea eta urteen porasuz bilakaerea izan dauen arren, aurtengo uda bereziak hartu-emon horreek gehiago estutuko ditue. Gipuzkoako Sagardaogileen Alkarteak eta Bertsozalek bistaratu dabe lotura hori, Sagardaoak alkartzen gaitu ekimenaren barruan eta beste kide bat be batu da, izan be, Musika Bulegoa alkarteak osotzen dau hirukotea.

Iurramendigaz batera izan dira Astarbe sagardotegiko terrazan egindako agerraldian Olatz Mitxelena, Sagardaoa Route - Gipuzkoako Sagardaogileen Alkarteko koordinatzailea; Aitor Bengoetxea, Musika Bulegoa alkarteko lehendakaria; Iker Goiria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo saileko zuzendaria; eta Josu Garaialde, Hazi Fundazinoko ordezkaria.

Eskaintza ederra izango dabe Gipuzkoako hainbat sagardaotegik ekimen honen eskutik: danetara, bost saio izango dira eta horreetako bertso otordu bitarako txartelak eskuragai dagoz.


Bertso saioak

- Garagarrilaren 15ean izango da lehenengoa, Adunako Aburuza sagardaotegian. Eli Pagolak eta Unai Mendizabalek egingo dabe bertsotan eta Aitor Mendiluze izango da gai-jartzailea. Saioa 20:30ean hasiko da.

- Garagarrilaren 24an da bigarrena: Astigarragako Astarbe sagardaotegian bertan, 18:30ean hasita, eskainiko da mokadua eta bertso saioa: Agin Laburu eta Maialen Lujanbio ibiliko dira librean.

- Garagarrilaren 26an eta abuztuaren 7an eta 29an be izango dira saioak: horreetarako txartelak eskuragai dituzue www.sagardoa.eus atarian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu