Artium-ek 77ko Donostia Zinemaldi erabagigarria gogora ekarriko dau
2020-07-07 11:40 KultureaErakusketea ikusgai egongo da irailaren 9tik abenduraren 8ra.
Donostia Zinemaldiak, Elías Querejeta Zinema Eskoleak (EQZE) eta Artium Gasteizko Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak erakusketea aurkeztuko dabe Zinemaldiak 24 edizino izan ditu: ez dugu gogoko irailaren 9an. Abenduaren 8ra arte edegita egongo den erakusketa Donostia Zinemaldiaren 1977ko edizioan ardaztuko da, zinema-jaialdiaren kudeaketea Donostiako uriari eskualdatu ondoren egindako lehenengoan. Ekimena Artium Museoaren Bildumako Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian erakusketeagaz lotuta dago eta Zinemaldiak eta EQZEk bultzatzen daben Zinemaldia 70: historia posible guztiak proiektuaren parte da.
Transizinoaren lehen urte hareetan, Donostia Zinemaldiaren eraldaketaren abiapuntua izan zan 25. edizinoa, zinema eta politika-esperimentazinoko laborategi bihurtu baitzan, gizarte-burruka handiko sasoia izanik. Zinemaldiaren artxiboko materialak egongo dira ikusgai, asko inoiz ezagutzera emon bakoak, tartean, gutunak, agiriak, argazkiak eta aldizkariak.
Pablo La Parra Pérez erakusketearen komisario eta Elias Querejeta Zinema Eskolako (EQZE) ikerketa-saileko arduradunaren berbetan, 1977. urtean, Donostia Zinemaldiak 25 urte bete zituan, baina edizino hori urteurrena baino burrukarako topalekua izan zan: uriak lehenengoz kudeatu eban jaialdia eta aldarrikapen politikorako plataforma bihurtu zan, zinema-jaialdi demokratiko barri bat sortzeko; holan, Zinemaldia 70: historia posible guztiak ikerketa-proiektuaren harira topautako artxibo-materialetatik abiatuta, erakusketeak errotiko aldaketea ekarri eban urte horri erreparauko deutso'
Donostia Zinemaldiaren artxiboa
Zinema-jaialdiaren artxibo bizi bat sortzeko asmoz, alkarlanean abian jarritako Zinemaldia 70: historia posible guztiak proiektuaren barruan sortu dan egitasmo barria da erakusketea. Proiektuaren lehenengo fasea, Estaduko Loteria eta Apustuak erakundeak babesten dauena, 2022an amaituko da, Donostia Zinemaldiaren 70. urteurrenagaz bat.
Z70 proiektuak agirian jarten dau 1953tik Zinemaldiaren artxiboan gorde diran funts dokumentalen garrantzia (eskutitzak, argazkiak, kritikak eta aitamenak egunkari eta aldizkarietan, liburuak....). Helburu nagusia da hausnarketa bat piztea Zinemaldiaren joana, oraina eta etorkizunaren inguruan, bai eta zinema-sorkuntzeagaz eta pentsamendu garaikideagaz kritikoak diran barriketaldi batzuk bultzatzea be.
Proiektu honetarako, Zinemaldiaren artxiboko material guztiak Tabakalerara eroango dira eta, bertan, aztertu, atondu eta katalogau egingo ditue, Euskadiko Filmategiaren instalazinoetan ondo konserbauko dirala bermatzeko. 2022an, artxiboan konsultak online nahiz aurrez aurre egiteko aukerea eskainiko jako publikoari, eduki digitalizatuen bilduma baten bidez. Funtsen konsultearen parte izango dira foku tematiko batzuk, EQZEko graduondoko ikasle talde batek eginiko ikerketa batean oinarrituak. Lan hori Pablo La Parra Pérez ikertzaileak zuzendu eta Zinemaldiko sail guztien laguntzea izan dabe ikasleek.
Ikerketearen arlo zehatzetan arretea bereziz landuko dira Zinemaldiaren historiako pasarte ezezagun edo argitaratu bakoak. 2022ra arte, emoitzak ezagutzera emoteko, aldibereko eta alkarregaz lotutako lan jarduera bi planteau dira: Alde batetik, ikerketa espezializatuko materiala sortuko da (artikulu akademikoak, kongresuetarako aurkezpenak, argitaratzeko proiektu propioak, mintegiak...), zinema-ikasketen alor akademikoko azken lanketen aurrean jarrera kritiko bat sustatzeko. Bestalde, ekitaldi publikoak egingo dira (berbaldiak, erakusketak eta ikastaroak), publiko zabalagoetara bideratuak, esaterako, Artiumeko erakusketea, EQZEko ikerketa-taldeak 2018-2019 ikasturtean egindako ikerketearen emoitzetako batzuk batzen dituana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!