Ennio Morricone hil da, 91 urte zituala

Bizkaie! 2020-07-07 07:55   Musikea

2006. urtean, ohorezko Oscar saria irabazi eban.

Ennio Morricone (Erroma, 1928) musikagile italiarra hil da bart 91 urte zitula Erromako klinika batean, oraintsu jausi, femurra apurtu eta makalik egon ostean.

500 film eta telesail baino gehiagoko soinu-bandak sortzeagaitik zan ezaguna Morricone. 2006an, ohorezko Oscar saria irabazi eta hamaur urte aurrerago, 2016an, soinu-banda onenaren Oscar saria irabazi eban The Hateful Eight filman egindako lanagaitik.

The Mission, The Untouchables eta Novecento lako filmetako soinu-banda ezagunen egileak 2020ko Arteen Asturiasko Printzesa saria irabazi eban bagilean, John Williams musikagileagaz batera.

Kontuak kontu, Ennio Morriconeren familiak hileta-eleizkizun pribatua egingo dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu