Kobetamendiko magia etxean

Bizkaie! 2020-07-02 13:28   Musikea

El Columpio Asesino, Dora, Amorante, Yawners, Elle Belga, John Talabot eta Katza online.

Jaialdiaren historian izandako kontzertu onenen aukeraketa bat eta Pantomima Full-en umorea izango dira programazinoa osotzeko. Bilbao BBK Live Uda, nazinoarteko jaialdiaren online edizino berezia, garagarrilaren 9an, 10ean eta 11n izango da.

Sei artisten zuzenekoak streaming bidez eskainiko ditue eta, beraz, aurten mugabakoa izango da aforoa, edozein lekutatik disfrutau ahal izango dalako.


Eguenean, garagarrilaren 9an

YAWNERS + DORA


Barikuan, garagarrilaren 10ean

EL COLUMPIO ASESINO + KATZA


Zapatuan, garagarrilaren 11n

AMORANTE + ELLE BELGA + JOHN TALABOT

Hiru egunetan, 21:00etan hasi eta gauerdira bitartean, sei kontzertu esklusibo horreez gan, jaialdiaren hamalau edizinoetan izandako baina orain arte sekula argitaratu bako hitzordu historikoak be eskainiko ditue; musikaz betetako ordu horreetan guztietan, gaurkotasunaren kronista garratzenak izango ditugu gidari: Pantomima Full; hiru gauetan, benetako jaialdizalearen barrez lehertzeko moduko erretratua marraztuko deuskue, Bilbao BBK Live jaialdirako berariaz sortutako edukiei esker.

Garagarrilaren 9an, 10ean eta 11n, 21:00etatik aurrera izango dira kontzertuak, www.bilbaobbklive.com webgunean eta jaialdiaren YouTubeko kanalean.

Horrezaz gan, datorren urteko Bilbao BBK Live jaialdirako sarrerak salgai jarriko dira; honezkero, The Killers, Pet Shop Boys, Bad Bunny, Bicep Live, Bomba Estéreo, Caribou, FKA twigs, Fontains D.C., Meute, Supergrass, El Columpio Asesino eta León Benavente dagoz kartelean baina antolatzaileek gehiago be izango dirala aurreratu dabe.


Ez da jaialdirik bako udarik... Ezta eskumuturreko bako jaialdirik be

Bilbao BBK Live esperientziaren osogarri, 2020. urte honetan jaialdizaleek beren tradizino gogokoenetako bati uko egin behar ez izatea nahi dogu: eskumuturrekoa janztea, bizi izandakoa gogoratzeko hurrengo edizinora arte. Aurten ez da eskumuturreko bakarra izango, 7 baino, udako planik onenetako bat gure lagunik onenakaz konpartiduteko: jaialdira alkarregaz joatea eta jaialdiaren espirituari bizirik eustea urte osoan. Olgetea, Bilbao BBK Live jaialdiaren edizino hau konpartidu gura dogun persona horreekaz lotzen gaituana irudikatuko dau kolore bakotxak: adiskidetasuna, maitasuna, itxaropena, jakinduria, desioa, zoriontasuna eta lasaitasuna. Eskumuturreko bakotxagaz desio bat, datorren urtean alkar ikusteko gogoa, zuzeneko musikea ahalik eta arinen bueltan izatea eta osasuna; osasuna guztiontzat.

Eskumuturrekoak www.bilbaobbklive.com webgunean erosi daitekez eta, gainera, beste helburu garrantzitsu bat be badago, izan be, salmentan lortutako diruari esker Bilbao BBK Live jaialdiaren crew edo lantaldeari laguntzeko funts bat sortuko da: runner-ak, hospitality-a, teknikariak, garraioa, produkzinoa, stage managerra... Kontratupean ibilten diran profesional autonomoak, gauza guztiek behar bezela funtzionetako ezinbestekoak diranak eta egungo egoera honetan ezelako babesik barik geratu diranak, lan egin ezinik eta gobernuak abiarazotako neurriakaz estaldurarik barik edo laguntzino eskasagaz geratu diranak. Batutako diruaren % 50 profesional horreentzako izango da, eta beste % 50 Bizkaiko Elikagaien Bankura bideratuko dabe, baliabide gitxien dituen familiei laguntzeko.

 

Bilbao BBK Live | Kobetamendi, Bilbo - 2021eko garagarrilaren 8an, 9an eta 10ean, ondoko kartelagaz:

THE KILLERS, PET SHOP BOYS, BAD BUNNY, BICEP live, BOMBA ESTÉREO, CARIBOU, FKA twigs, SUPERGRAS, AMORANTE, CARIÑO, CHICO BLANCO, EL COLUMPIO ASESINO, FONTAINES D.C., LEÓN BENAVENTE, MARÍA JOSÉ LLERGO, MEUTE, MOSES SUMNEY, OMAGO, SLOWTHAI, THE MURDER CAPITAL, TINARIWEN, TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO, XABI BANDINI...

Sarrerak salgai garagarrilaren 9tik aurrera www.bilbaobbklive.com webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu