Pello Mari Otaño bekea, Aiztondoko zirto tradizinoari
2020-07-02 10:39 BertsolaritzeaHarituz Tolosaldeko Bertsozaleen Alkarguneak aurkeztu dau proiektua.
Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Alkarguneak aurkeztu dau proiektua. Aiztondo bailaran izandako zirto tradizioa batu eta ikertu eta haren aplikazinoa proponiduko dabe, Aiztondoko ikastetxeetan landu daiten.
Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizinoa eta aplikazino didaktikoa izeneko lanak irabazi dau Pello Mari Otaño bekea. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Alkarguneak sinatu dau proposamena, Beñat Iguaran Amondarain, Haritz Mujika Lasa, Imanol Artola Arretxe, Mikel Artola Izagirre, Oihana Iguaran Barandiaran eta Unai Mendizabal Jauregi kideek, hain zuzen be.
Ikerlan proposamenak bete-betean egiten dau bat bekearen helburuagaz: Aiztondon zirtoak ahozko genero lez izan dauen tradizinoa batzea eta esanguratsua izango dan bildumea egitea; holan, orain arte sakabanatua eta itzalean agertu izan dan genero honen balioa aldarrikatu eta ikergai esanguratsua izan daitekeela autortu. Bilduma egite hutsagaz nahikoa ez eta ahozko ohitura horren transmisinoak arduratuta dituanez, ondare hori ikasleek ezagutu eta erabili deien aplikazino bat be proponiduko dabe egileek, hezkuntza arautuan zein bertso-eskolatan landu daiten.
Balorazino ona
3.000 euroko ordainsaria eskuratu dau ikertzaile taldeak lana urtebeteko epean jorratzeko. Udan Aiztondoko zirto tradizioa arakatzeko eta batzeko lana egingo dabe; ondoren, zirtoa ikastetxeetan ezagutzeko eta lantzeko proposamen didaktikoa diseinau eta, jarraian, proposamen didaktikoaren aplikazinoa egingo dabe bailarako bertso-eskoletan. Dana dokumentauko da.
Mintzola Ahozko Lantegiak eta Kilometroak ekimenak egin eben deialdia, Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolearen eta Zizurkilgo Hernandorena Kultur Alkartearen babesari esker. Deialdiaren helburua Aiztondo bailarako (Gipuzkoa) ahozko ondarea batu, ikertu eta haren dibulgazinoa ziran. Esangura horretan, antolatzaileok proiektu saridunaren balorazino ona egin dogu: Aiztondoko ondarea batzeaz eta ikertzeaz gan, egungo ahozko sormen eta komunikazino beharrak hezkuntzan lantzeko balioko dau, proiektuak dakarren aplikazino didaktikoaren bidez. Ikertzaileak bakarrik ez, irakasleak izatea be balorau zan, baita ikertzaile bakarra izan beharrean, taldea izatea be.
Udagoienean proiektua gehiago ezagutzeko abagunea izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!