Bilbon zortzi jazz kontzertu izango dira udan

Bizkaie! 2020-07-02 08:39   Musikea

Gaur, garagarrilaren 2an, ABRAHAM DE ROMÁN 4TET taldeak joko dau.

ABRAHAM DE ROMÁN 4TET | Ikusi handiago | Argazki originala

Uda Jazzeko kontzertuak garagarrilean eta abuztuan izango dira Bidebarrietako Liburutegian, Otxarkoagako udaltegian, Bertendona institutuan eta Bilborocken. Kontzertuotarako edukierea mugatua izango da. Sarrerak 5 euroan dagoz salgai hemen

Osasun-protokoloak zorrotz bete beharko dira eta nahitaezkoa izango da maskarea erabiltea eta publikoa jesarrita egotea.

#BilbaoUda2020 programeak jazz musikaz beteko ditu hainbat agertoki Uda Jazz jaialdiari esker estilo hau Bilboko auzoetara urteko lehen seihilekoan behin hurreratzen dauen Bilbao Distrito Jazz programeari jarraituz.

Uda Jazzek bertoko jazz taldeen zortzi kontzertuen zikloa dakar: Abraham De Roman 4tet; Cumbaos Hirukotea; Baleen lobak; Ander García Hirukotea; De Diego Brothers; Organazing; José Luis Canal Hirukotea; eta Jon Urrutia Hirukotea, danak bertakoak eta genero horretan oso ezagunak.


Uda Jazz

Garagarrilaren 2an, 19:00etan, Bertendona institutuan: ABRAHAM DE ROMÁN 4TET.

Garagarrilaren 9an, 19:00etan, Otxarkoagako udaltegian: CUMBAOS HIRUKOTEA.

Garagarrilaren 16an, 19:00etan Bidebarrieta Kulturgunean: BALEEN LOBAK.

Garagarrilaren 23an, 19:00etan, Bilborock aretoan: ANDER GARCÍA HIRUKOTEA.

Garagarrilaren 30ean, 19:00etan, Bertendona institutuan: DE DIEGO BROTHERS.

Abuztuaren 6an, 19:00etan, Otxarkoagako udaltegian: ORGANAZING.

Abuztuaren 13an, 19:00etan, Bidebarrieta Kulturgunean: JOSE LUIS CANAL HIRUKOTEA.

Abuztuaren 20an, 19:00etan, Bilborock aretoan: JON URRUTIA HIRUKOTEA.


#BilbaoUda2020ko informazino guztia hemen


Donostiako Jazzaldia

Garagarrilaren 22tik 26ra izango da Donostiako 55. Jazzaldia eta kontzertuetarako sarrerak gaur, hilak 2, jarriko ditue salgai Victoria Eugenia antzokiko lehiatiletan eta jaialdiaren webgunean, 11:30etik aurrera. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu