2020/07/01 - 2020/07/29

Gasteizen, Falerina Lorategian (Montehermoso Kulturunean). | Jaialdiak

Kortxeak & Krispetak

.

Sei urte igaro dira Oihaneder Euskerearen Etxeak Kortxeak & Krispetak zikloa martxan jarri ebanetik. Aurten ziklo honek 5 film eta kontzertu bat eskainiko ditu: filmak garagarrileko eguaztenetan izango dira eta kontzertua, barriz, garagarrileko azken barikuan. Aurreko urteetan baino saio gehiago izango dira aurten eta hilabetera zabaldu da programazioa. Baina ez dira barrikuntza bakarrak izango, izan be, film guztiak Ortuño aretoan emongo dira, pandemiaren osteko egoera barriak eraginda. Ibil Bedi talde nafarraren kontzertua, barriz, Falerina lorategian egingo da. Zikloa Laboral Kutxak babestu dau eta Filmazpitegaz batera antolatu da.

Badira sei urte Oihaneder musika eta musikariei lotutako dokumentalak eskaintzen hasi zela, Kortxeak & Krispetak zikloaren baitan. Eta aurten ere udako bost iluntzetan bost musika-dokumental eskainiko ditu. Zikloa borobiltzeko, berriz, pandemia garaian bertan behera geratu zen kontzertu emanaldia izango da.

Kortxeak & Krispetak uztailean hasiko da, lehenengo egunarekin batera, eta aurreko urteetan ez bezala (astebete inguruan burutzen zen), zikloa uztaila osoan zehar luzatuko da. Uztailaren 1ean hasi (uztailaren 8, 15, 22 eta 29) eta asteazkenero, iluntzeko 19:00etan, musikari edo musika talde ezberdinei buruzko filmak eskainiko ditu. Kontzertua, berriz, uztaileko azkenengo egunean izango da, uztailaren 31n, ostiral iluntzean, 20:00etan.

Datak ez ezik, emanaldiak egiteko espazioak ere egokitu behar izan dira. Izan ere, egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko, film guztiak Ortuño aretoan izango dira. Kontzertua, aldiz, Falerina lorategian egingo da.

Zikloa uztailaren 1ean hasiko da, Fermin Muguruzak zuzendutako Beltza naiz dokumentalagaz, iluntzeko 19:00etan. 

Garagarrilaren 8an jarraituko dau zikloak eta Seamus Murphy-k zuzendutako A dog called money filma emongo dabe. PJ Harvey-ren disko baten inspirazino, idazketa eta grabazinoaren bidaia intimoa azaltzen da bertan.

Garagarrilaren 15ean, Ethan Hawke-n Blaze filmaren txandea izango da, Texas Outlaw Music mobimenduaren musikearen kondaira ezezaguna dan Blaze Foley-ren bizitzan oinarrituta dago.

Garagarrilaren 22an, laugarren filma ikusi ahal izango da, Kikol Grau zuzendariak 2020an argitaratutako Los demenciales chicos acelerados. Primera parte: Euskadi y tal, Euskal Herriko garaiko punk taldeei buruzko errepaso parebakoa.

Azkenengo filma, garagarrilaren 29an eskainiko da, Oihanederreko erabiltzaileek eurek sare sozialetan aukeratutako filma, hain zuzen: Amy, Asif Kapadia-k zuzendutako Amy Winehouse artista britainiarraren bizitzea eta heriotzea azaltzen dauen dokumentala.

Kontzertuari dagokionean, barriz, Ibil Bedi talde nafarrak emongo deutso amaierea zikloari garagarrilaren 31n, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Falerina lorategian aurkeztuko dabe Berandu baina garaiz diskoa. 

Filmazpit-egaz alkarlanean, bost filmak jatorrizko bersinoan erakutsiko ditue, euskerazko azpitituluakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu