XVI. TolosandBlues, garagarrilaren 2tik 5era

Bizkaie! 2020-07-01 09:20   Musikea

Gonbidapena beharko da kontzertuakaz gozau gura izan ezkero.

Tolosako Euskal Herria Plazan, Gipuzkoa Plazan, Lopez Mendizabal Plazan, Plaza Barrian eta Txurrerian izango dira kontzertuak, indarreko segurtasun eta prebentzio neurriak jarraituz egingo diranak eta, esangura horretan, kontzertuakaz gozau gura izan ezkero, gonbidapena beharko da. Gonbidapenok Tolosako kultur etxeko harreran eskuratu ahal izango dozuez eta sobran geratuko balira kontzertu bakotxaren hasieran be, kontzertu gunean bertan hartu ahal izango dira.

Gonbidapenak astelehenetik aurrera eskuratu behar dira, kultur etxeko ordutegian: goizeko 9:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara. Norbanako bakotxak gehienez lau gonbidapen hartu ahal izango ditu kontzertu bakotxerako.

Tolosako Udalak 2005. urtetik antolatzen dau TolosandBlues Blues Jaialdia.


TolosandBlues 2020 - Egitaraua

Garagarrilaren 2an, eguenean, 20:00retan, The Mojo Hand.

Garagarrilaren 3an, barikuan, 19:30ean, The Luckymakers (Gipuzkoa Plazan).

Garagarrilaren 4an, zapatuan, 13:00ean, Lopez Mendizabal plazan, 13:00 Star Blues + Victor, Fredi, Noa VD (Plaza Barrian, 19:30ean) + Big Dani Perez (Plaza Barrian, 22:30ean).

Garagarrilaren 5ean, domekan, 20:00retan, Txurrerian, Iker Piris.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu