Hemen dogu Elorrioko Musikaire

Bizkaie! 2020-07-01 08:18   Musikea

Garagarrilaren 4an, Andrzej Olejniczak Young Power 6tet taldeak ekingo deutso Musikaireri.

ANDRZEJ OLEJNICZAK | Ikusi handiago | Argazki originala

Kulturak udan ilargia maite dau, gaugiro sorginak eta hego haizearen laztana. Ilargipe epelean, kultura zuzenean heltzen da bihotzera, bihotza sentibera baitago udako gauetan. Elorrion, udan, kulturea kalean izaten eta Elorrioko kaleetan ondare artistikoa upealakoa da; horregaitik, ondare hori udako gauetan ikusgai egiten da musikaz gozetako eszenario ezin hobea. Badator Musikaire, danontzat doban, garagarrilaren 4tik abuztuaren 29ra.

Ekitaldiak Elorrioko San Roken izango dira gaueko 22:30ean. Umeentzako ekitaldiak, barriz, arratsaldeko 19:30ean hasiko dira.

Musikaire 2020 - Egitaraua

Garagarrilaren 4an, ANDRZEJ OLEJNICZAK YOUNG POWER 6tet (jazza).

Garagarrilaren 5ean, GARI, MONTXO ETA JOSELONTXO - TXIRINBOLO * (umeentzat).

Garagarrilaren 10ean, MATTHIEU SAGLIO 4tet (jazza).

Garagarrilaren 11n, ANARI (rocka).

Garagarrilaren 12an, ZIRIKA ZIRKUS - TXARLESTRUP * (umeentzat).

Garagarrilaren 17, IKER PIRIS & HIS DUAL ELECTRAS (bluesa),

Garagarrilaren 18an, GARI & MALDANBERA (pop-rocka).

Garagarrilaren 19an, GOITIBERA - YIJAAA!!! * (umeentzat).

Garagarrilaren 24an, TOPA-K (folk-elektronikoa).

Garagarrilaren 25ean, OREKA TX (folka).

Garagarrilaren 26an, CIRCO CHOSCO - INDARTSUAK * (umeentzat).

Garagarrilaren 31n, ELKANO BROWNING CREAM (jazz-worlda).

Abuztuaren 1ean, BASABI (klasikoa-folka).

Abuztuaren 2an, BARSANTI Cia. - KALE GORRIAN * (umeentzat).

Abuztuaren 7an, 'Gorria', MIREN AMURIZA & LA PULGA (bertsoak-flamenkoa).

Abuztuaren 8an, ARIMA SOUL 4tet (soula).

Abuztuaren 9an, GANSO & Cia - PANOLI KABARETA * (umeentzat).

Abuztuaren 16an, KIKI, KOKO ETA MOKO - NATURA GARA * (umeentzat).

Abuztuaren 23an, EIDABE - MERI, MARI ETA LARI * (umeentzat).


Elorrioko Aldatsekuan, 20:00retan:

Abuztuaren 14an, BERTSO-SAIOA. Txaber Altube, Gorka Pagonabarraga Miren Amuriza eta Iruri Altzerreka. Gai-jartzailea: Amaia Ugalde.

Abuztuaren 15ean, RODEO (gazteentzat).

Abuztuaren 21ean, LAMIAK (gazteentzat).

Abuztuaren 22an, BULEGO (gazteentzat).

Abuztuaren 28an, 22:30ean, DIABOLO KIWI (gazteentzat).

Abuztuaren 29an, RAITX (gazteentzat).

Elorrioko Musikaire babesten dabe Arriola Antzokiak, Elorrioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Laguntzaileak, barriz, Eroski eta SGAE Fundazinoa dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu