Asier Barandiaranek euskal diasporea aztertuko dau Nevadan

Bizkaie! 2020-06-29 12:12   Euskaldunak munduan

Jon Bilbao Katedrearen eskutik egingo dau egonaldia.

Renoko Euskal Ikasketen Zentroaren eraikina | Ikusi handiago | Argazki originala

Estadu Batuetako Navada estaduan, Reno urian, pasauko ditu hurrengo hileak Asier Barandiaranek, hango unibersidadeko Center for Basque Studies guneko Jon Bilbao Katedreak ikerketa-bekea emon deutso eta. Nafarren emigrazioa Ameriketako Estatu Batuetara XX. mendean: Mundu Berrian utzitako aztarna eta Nafarroan izan duen inpaktua izenburuko azterlana egin ahal izango dau horri esker.

Beste hautagai ugariren artean aukeratu dabe Jon Bilbao Katedrako arduradunek Asier Barandiaranek aurkeztutako proiektua: Euskal diasporearen gaiagaz bete-betean bat dator ikerlana, kalidade eta interes aldetik be balorazino ona jaso dau, genero-ikuspegia dauka eta barrikuntzak dakarz gaia jorratzeko orduan.

Normalean abuztuan hasten da Jon Bilbao Katedreari lotutako egonaldia, baina, osasun larrialdiagaitik, aurten pixka bat atzeratzea ez dabe baztertu. Edozein kasutan, hara heltzen danean Renoko instalazinoak bere eskura izango ditu Barandiaranek, ikerketarako materiala batu eta ikerlana egiteko.

2014an sortu eben Jon Bilbao Katedrea, Renoko Unibersidadeko Euskal Ikasketen atalaren barruan, euskal diasporeari eta euskal kultureari buruzko ikerketea eta ezagutzea nazinoartean sustatzeko asmoz. Etxepare Euskal Institutuak bultzatzen dituan beste zortzi katedretatik ezbardina da honako hau, irakasle izateko baino, ikerketak egiteko laguntzinoa emoten dauelako. Egonaldia (Jon Bilbao Visiting Research Fellow izena emon deutsie) urtero edo urte birik behin antolatzen dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu