Gorbeialdeko bertso abenturea irailean izango da

Bizkaie! 2020-06-29 08:42   Bertsolaritzea

Legutio, Aramaio eta Murgian, herririk herri ibiliko dira gazteak.

Udabarrian egitekoa zan barnetegia egoera barrira egokitu eta irail hasierarako antolatu dabe Arabako Bertsozale Alkarteak eta Gorbeialdeko kuadrilleak. Abentura ibiltaria izango da 2020ko edizinoa: irailaren 2tik 4ra, egunero herri batera joango dira, eta egitarau desbardina atonduko dabe egun bakotxerako.

Legutio, Aramaio eta Murgia dira aukeratutako herriak. Autobusa eskualdeko herri guztietatik pasauko da, parte-hartzaileak hartu eta jagoken lekura eroateko. Jarduerak goizeko 10:00etatik 13:00etara izango dira.

Antolatzaileek azaldu dabenez, eskualdea eta ingurunea ezagutuko ditue umeek Gorbeialdeko bertso abentura honetan, bertako bertsolarien bisitak izango ditue, eta berbakaz olgauko dabe. Eskualdeko kantua sortu eta grabauko dabela aurreratu dabe antolatzaileek. Oporraldian euskerearen erabilerea bultzatzea, hizkuntzearen alde ludikoa garatzea eta kultur ondarea ondo ezagutzea dira helburu nagusiak.

10 eta 13 urte bitarteko neska-mutilentzat da Gorbeialdeko bertso abenturea. Izena emoteko epea zabalik dago garagarrilaren 10era arte. Eskaria online egin behar da, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu