Basauriko hamabost eragilek sortu dabe herri batzordea
2020-06-26 09:08 Euskerea berbagaiBasauritarrak martxan.
Basaurik ateak edegi deutsoz Euskaraldiaren bigarren edizinoari. 2020ko zemendiaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo dogu euskerearen inguruko ariketa soziala eta aurten, ahobizi eta belarriprestez gan, ariguneak izango ditu ardatz: euskeraz berba egiteko aukerea bermatzen daben erakundeak, barruan edo izan erakundeek herritarrakaz dituen hartu-emonetan.
Basauriko hamabost eragile batu dira herri batzordea sortzeko Basauritarrak izenpean. Hezkuntza, kirola, kultura, merkataritza, auzo alkarte eta komunikabideetako norbanakoek osotu dabe lantaldea, Basauriko Udaleko ordezkariakaz batera. Herri batzordea martxan jarri eta Euskaraldiaren ezaugarri nagusiak aurkeztu ditue antolatzaile eta sustatzaileek sareratutako bideo eta argazkiakaz.
2018ko zemendiaren 23tik abenduaren 4ra egin zan lehen Euskaraldia eta edizino haretan hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuari eusteko ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu ebenak 1.401 izan ziran.
Alkarlan eta lankidetza eredu berriak zabaltzeko be balio izan eban ekimenak eta euskerearen erabilerea errazten daben arau sozial barriak be gizarteratu ziran ariketa sozialean. Bigarren edizino honetan, ahobizi eta belarriprest herritarren ariketaz gan, taldeetan hizkuntza ohiturak aldatzeko aukerea izango dabe era guztietako erakundeetako kideek; horretarako Euskaraldian aparteko garrantzia hartuko dauen kontzeptu barri bat sortu da: arigunea. Euskeraz egiteko babesgune modura osotutako ariguneak izango dira ariketa sozialean taldean jarduteko aukerea emongo daben espazioak.
Gehiago, gehiagogaz, gehiagotan goiburupean, Euskaraldiaren bigarren edizinoak hainbat barritasun ditu, kolektiboak hartuko dauelako indarra. Igazko irailean plazaratu eben Euskaraldiaren ikerketea eta hor nabarmendu eben abiapuntu ona izan zala ariketa sozial barritzailea; halan da be, eragina handitzeko Gehiago, gehiagogaz eta gehiagotan egin behar dogula argi geratu zan. Horri erantzunez Euskaraldiak egun gehiago izango ditu aurten: 15 egun, hain zuzen be: taldekako ariketak nabarmenduz, 2020ko zemendiaren 20tik abenduaren 4ra.
Basauritarrak Herri Batzordea martxan
Lehen Euskaraldian herri batzordeek aparteko garrantzia izan eben Euskaraldia antolatzeko, herriz herri eregi baitzan ekimena. Bigarren edizino honetan be herri batzordeek orduko indarrari eutsiko deutse. Hamabost eragile batu dira Basauriko herri batzordean eta dagoeneko Basaurik Euskaraldian parte hartzeko izena emon dau. Udaleko ordezkariakaz alkarlanean, Euskaraldia Basauriren dinamizazinoan Bolintxu AEK eta Geuria – Hego Uribeko herri
komunikabidea ibiliko dira.
Basauriko Herri Batzordea
Marieli - Basauriko Udala. Zinegotzia.
Arantza - Basauriko Udala. Euskera teknikaria.
Arkaitz - Basauriko Udala. Udal Euskaltegia.
Patricia - Basauriko Udala. Itzultzailea.
Erruben - AEK Bolintxu.
Ioritz - Berbalagun taldeak.
Jon - Geuria Hego Uribeko herri komunikabidea.
Aintzane - Basauri Eskubaloi taldea.
Eneriz - Basauritar Dantza Taldea.
Amparo - Etxeragai eskola.
Joseba - Danbolin Txistulari Alkartea.
Unai - CD Basconia.
Iraide - Merkataria. Fisioterapeutea.
Lontzo - EiTBko langilea.
Miriam - Merkataria. Arrain saltzailea.
Maria - Herritar euskaltzalea.
Jesus - Basozelai Auzo Alkartea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!