Frantziako eskualde, departamendu eta uriburuen izenen arauak eguneratu eta barritu ditue
2020-06-24 12:51 Euskerea berbagai1995ekoa da Euskaltzaindiaren 36. araua (Frantziako Errepublikako eskualde, departamendu eta uriburuen izenak).
1995ean emon eban Euskaltzaindiak 36. araua (Frantziako Errepublikako eskualde, departamendu eta uriburuen izenak). Handik 10 urtera, 2006an, eguneratu egin eban, izen ofizialetan izandako aldaketak jasoteko; bide batez, zerrendak aurkezteko modua be aldatu zan, erabilgarriagoa izateko.
2016ko urtarrilaren 1etik indarrean dago Frantziako Errepublikan banaketa administratibo barria eta aldaketa nabarmenak izan dira, batez be, eskualdeetan: 27 eskualde ziran 2016 arte, eta 18 dira orain. Adibidez, Ipar Euskal Herri osoa Akitania izeneko eskualdean egoan ordura arte. Gaur egun, barriz, lehengo Akitania, Limousin eta Poitou-Charentes eskualdeak eskualde barri batean alkartuta dagoz eta eskualde horren izena Akitania Barria da.
Eguneratzeaz gan, aldaketa eta doikuntza batzuk egin dira, arauaren barruko kohesinoa ziurtatzeko eta toponimiako gainerako arauakazko koherentziari eusteko. Ondoko erispideak erabili dira doikuntzak egiteko:
1- Araututa dagozan Rodano, Loira, Marne, Saona, Mosela eta Sena ibai-izenak, Alpeak mendi-izena, Mantxa itsasgunea eta Proventza eskualde-izena holan erabiltea eskualde edo departamendu baten izenaren parte diranean, inguruko hizkuntzetan egiten dan legez.
2- Eskualdearen edo departamenduaren izendapena osotzen dauen sintagman, toponimoari laguntzen deutseen lexiko arrunteko gainerako osogaiak euskeratzea, inguruko hizkuntzetan egiten dan legez. Adibidez:
- Puntu kardinalekiko erreferentziak (lehendik arautuak dagozan Hego Korsika edo Ekialdeko Pirinioak).
- Tamainuari edo altitudeari buruzko adjektiboak (lehendik arautuak dagozan Korsika Garaia edo Normandia Beherea).
- Kokapen geografikoari buruzko erreferentzia emoten daben osogaiak: adjektiboak edo toponimoagaz berba-alkartea osotzen daben izenak (lehendik araututako Pirinio Atlantikoak edo Itsas Alpeak).
- Ibai-izen bigaz osotutako departamenduen izenak —frantsesez A-et-B egiturea dabe, A eta B ibai-izenak izanik— euskeraz A eta B moldean emotea (adibidez, Lot eta Garona, Maine eta Loira, Eure eta Loir).
Erispideak apliketearen ondoriozko aldaketak
Erispide horreek aplikau dira eskualde barrien izenen euskerazko ordainak emoteko. Erispide horreen arabera egokitu dira lehendik emondako departamenduen izenak. Horrenbestez, 1995ean emondako departamendu-izenetan aldaketa honeek izan dira erispideak apliketearen ondorioz:
Eure eta Loir (lehen, Eure-et-Loir), Ille eta Vilaine (lehen, Ille-et-Vilaine), Indre eta Loira (lehen, Indre-et-Loire), Itsas Charente (lehen, Charente-Maritime), Itsas Sena (lehen, Seine Maritime), Loira (lehen, Loire), Loira Atlantikoa (lehen, Loire-Atlantique), Loira Garaia (lehen, Haute-Loire), Loir eta Cher (lehen, Loir et Cher), Lot eta Garona (lehen, Lot-et-Garona), Maine eta Loira (lehen, Maine-et-Loire), Mantxa (lehen, Manche), Marne Garaia (lehen, Haute-Marne), Marne Harana (lehen, Val-de-Marne), Meurthe eta Mosela (lehen, Meurthe-et-Moselle), Mosa (lehen, Meuse), Mosela (lehen, Moselle), Oise Harana (lehen, Val-d’Oise), Proventza Garaiko Alpeak (lehen, Alpes-de-Haute-Provence), Rhin Beherea (lehen, Bas-Rhin), Rhin Garaia (lehen, Haut-Rhin), Rodano (lehen, Rhône), Rodanoren Ahoak (lehen, Bouches-du-Rhône), Saona eta Loira (lehen, Saône-et-Loire), Saona Garaia (lehen, Haute-Saône), Sena eta Marne (lehen, Seine-et-Marne), Sena Saint-Denis (lehen, Seine-Saint-Denis), Senako Gainak (lehen, Hauts de-Seine), Vienne Garaia (lehen, Haute-Vienne), Vosgeak (lehen, Vosges).
Era berean, hoola geratu dira Frantziako metropoliko eskualdeen izenak: Akitania Barria, Auvernia-Rodano-Alpeak, Borgoina - Franche-Comté, Bretainia, Ekialde Handia, Erdialdea - Loira Harana, Frantzia Garaia, Île-de-France, Korsika, Loirerria, Normandia, Okzitania, eta Proventza-Alpeak-Kosta Urdina.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!