Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak bat egin dau 'Sare Irekia' erakusketeagaz
2020-06-23 12:55 KultureaHelburua, mundu osoko LGTBIQ+ sensibilidade desbardinen ikuspegia emotea da.
Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak bat egin dau bagilaren 28an izango dan Harrotasunaren Nazinoarteko Egunaren ospakizunagaz, Sare Irekiak erakusketea jasoz, globalizazinoak eta hiperkonexino teknologikoak LGTBIQ+ mobimenduan dituan ondorioen ganeko gogoetea. Bilbao Bizkaia Harrok eta Bilbao Historikok antolatu daben erakusketea garagarrilaren 22ra arte egongo da zabalik, astelehenetik barikura, 08:00etatik 15:00etara, Bizkaiko Batzarretako erakusketa aretoan (Hurtado de Amezaga kalea, 6. Bilbo). Sartzea doban da.
Igaz egin zan antzera, aurtengo erakusketea areto bitan aldi berean egiteko dago pentsauta: Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen aretoan eta Expogelan. Erakusketeak, LGTBIQ+ kolektiboaren arte eta errebindikazino arloetako adierazpenek izan dituen aldaketen ganeko ibilbide historikoa erakusten dau artelanen eta informazinorako panelen bitartez. Mundu analogikoak atzean itxita, sare sozialek eta teknologia barriek aktibismo moduak eraldatu ditue,eta askatasun maila handiagoetarako mundu paraleloa sortu dabe.
2015ean, sexu eta afektibidade aniztasuna eta herritarrek mundu osoko LGBTI personen eskubideen alde erakutsitako alkartasuna ospatzeko sortu zan Bilbao Bizkaia Harrok antolatutako erakusketa kolektiboak, Lamoth Evangelista, Lle Godoy, Nazareth Dos Santos, Irati Inoriza, Saray Pérez Castilla, Noelia Muriana, Victoria Ascaso eta Álvaro Bochert & Cora Prada artisten lanak jasoko ditu aurten. Erakusketearen komisarioak Elena Gómez Menéndez eta Clara Fuster Pastor dira.
Sare Irekiak erakusketearen helburua, mundu osoko LGTBIQ+ sensibilidade desbardinen ikuspegia emotea da, artista horreen artelanen, artearen eta arte horren ibilbide historikoaren, bitartez, medio analogikoen eta digitalen arteko konparazinoak eta erreferentziak eginda. Izenburuak, garai globaleko jazoera azpimarragarrienetakoak diran sare sozialakaz eta sare sozialek gizarte arloko kolektibo guztiei zabaltzeko, edegiteko, emoten deutseen aukerakaz olgetan dau. Erakusketea globalizazinoaren alderdi eta ondorio guztiak aztertzeko, eztabaidatzeko eta erakusteko eta hiperkonexino teknologikora eroaten dabela
ikusteko leku bilakatuko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!