Udarock 2020 Orozkon
2020-06-22 11:54 MusikeaLehenengo txandea bagilaren 29tik garagarrilaren 3ra izango da.
Aurten, bizi dugun egoerea ikusita, Bilboko Muzzik eskoleak aurreko edizinoetako UdaRock udalekuak berreskuratzea erabagi dau JBP Produkzinoak lagunekaz batera; berezitasun edo ezusteko handia da Orozkon izango dala, natureagaz hartu-emonetan, ekintza guztiak kanpoan egin ahal izateko.
Egoera honek jagoletzea eta libre sentiduteko eta arnasa hartzeko espazio seguruak behar ditu. UdaRock hau berezia izango da, giltzapetuta eta bizitzaz beteten gaituen jarduerak jorratzeko aukera askorik barik sentidu ondoren, oinarrizko momentua da inguratzen gaituen naturea, espazio zabala, aire garbia, bizitzako funtsezko gauzak, musikea, artea, proiekzinoak, konpainia zein animaliakaz gozetako.
Aste betez musikaz eta naturaz disfrutetako egitasmoa da, 7 eta 16 urte bitarteko ume eta gaztetxuakaz (malgua). Xixo Yantani eta Eriz Perez irakasleek gidatuko dabe irakaskuntza proiektua, Muzzikeko irakasle-taldeagaz eta beste artista plastiko batzuekaz batera. Muzzikeagaz, perkusinoagaz, arteagaz eta natureagaz lotutako jarduerak egingo dira, besteak beste, perkusinoagaz, gitarreagaz, pianoagaz eta ahotsagaz lotutako klaseak. Aisialdi jarduera eta urteeretan Orozkon kokatutako Olabarri-Andikoa auzoa eta bere inguru eta txoko ederrak ezagutzeko aukerea izango da.
Hiru txanda izango dira:
- Bagilaren 29tik garagarrilaren 3ra.
- Garagarrilaren 6tik 10era.
- Garagarrilaren 13tik 17ra.
Segurtasun neurri bereziak
- Talde murriztuak: talde bakotxean 15 persona baino ez dira egongo eta 5eko taldeetan banatuko dira.
- Tenperatura hartzea: egun bakotxaren hasieran tenperaturea hartuko jake ikasleei.
- Distantzia: denpora guztian, baita talde-jardueretan be, metro biko segurtasun-tarteari eutsiko jako.
- Maskarak eta gel hidroalkoholikoa: maskarak erabiltea nahitaezkoa da, baita eskuak gelagaz desinfektetea be.
- Espazioa desinfektetea: taldez aldatzen dan bakotxean, espazio bakotxa desinfektauko da.
- Erantzukizunpeko adierazpena: parte-hartzaile bakotxaren gurasoek adierazpen bat sinatu beharko dabe, seme-alabek azken 15 egunetan COVID19 birusagaz lotutako sintomarik izan ez dabela adierazoteko.
Ordutegia:
10:00 - 14:00
Izena emoteko labur.eus/udarock2020 helbidean formularioa bete eta dudaren bat bat izan ezkero, idatzi udarock2020@ni.eus helbidera eta berehala jarriko jakuz arduradunak harrtu-emonetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!