Skakeitan taldeak konfinamenduan egin dau 'Apatia' bideoklipa

Bizkaie! 2020-06-22 10:00   Musikea

Nola Galdu Denbora diskoaren hirugarren singela kolaboratiboa da.

Sua taldeko Anek eta XSakarak kolaborau dabe, bakotxak bere estiloari eutsiz. Bideoa Julen Idigorasek zuzendu eta editau dau eta Ander Merino, Thomas Ibarrolak eta Xabi Ojinaga ibili dira kameralari.

Orain hilebete facebook kontua ostu euskuen eta egoera horretan humanitatea, autentikotasuna, benetakoa izatea aldarrikatzeko modu bat izan da guretzat, normaltasunera bueltetako gogoa.


Skakeitan

2008. urtean Donostian sortutako musika taldea da. 2010. urtean, lehen lan luzea grabau eben: Ahots gabekoen ahotsa (2012), hain zuzen be. Aurrerago makinatxu bat kontzertu eskaini ditue, baita nazinoartean be; Manu Chao artisteagaz 40.000 personen aurrean emon eben kontzertua.

Diskografiari jagokonez, 6 disko grabau ditue, azkena Nola galdu denbora (2019, Mauka Musikagintzea).

- Jarraitu Spotifyn

- Instagram.

- Facebook.

- Twitter.

- You Tube.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu