28 bertsolari 2020ko Xilaban

Bizkaie! 2020-06-22 08:42   Bertsolaritzea

Irailaren 19an hasiko da txapelketea, Hiriburun.

Larraldean batu dira 2020ko parte-hartzaileak (argazkia: Bertsularien Lagunak) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bertsularien Lagunak alkarteak jakitera emon dauenez, 2020ko Xilaba txapelketea udagoienean jokatuko da, irailaren 19tik zemendiaren 21era. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako 28 bertsolarik emon dabe izena, aurreko edizinoetan baino gehiagok. Sekula ikusi bako kopurua dala dinoe antolatzaileek.

Covid-19ak ez badau oztoporik jarten, irailaren 19an hasiko da Xilabaren edizino hau, Hiriburuko La Perle gelan. Ia asteburu guztietan saioak jokatuko dira, zemendiaren 21eko finalera arte. Azken saioa Donibane Lohizuneko Jai Alai pelotalekuan izango da. Danetara, hamar saio dagoz egitarauan.

Izena emon daben bertsolariak honeek dira: Aitor Servier, Amets Arzallus, Battitt Crouspeyre, Bittor Thicoïpe, Bixente Hirigarai, Egoitz Zelaia, Elixabet Etxandi, Gillen Hiribarren, Iker Altuna, Irati Alcantarilla, Johaine Sarraillet, Josu Txoperena, Kerman Diaz, Maddalen Arzallus, Maddi Ane Txoperena, Maddi Sarasua, Maindi Murua, Miren Artetxe, Mizel Mateo, Odei Barroso, Oier Urreizti, Oneka Arteaga, Ortzi Idoate, Patxi Iriart, Pettan Prebende, Ramuntxo Christy, Xan Alkat eta Xumai Murua.

2019an taldeka jokatu zan Xilaba, eta, beraz, aurten banakako txapelketearen txandea izan da. Covid-19aren pandemiak, baina, zalantzan jarri dau 2020ko edizinoa, aurrez aurreko bertso jarduna etenda egon dalako martiaren erditik. Egoereak hobera egin dauela eta osasun neurriak arindu egin dirala ikusita, Bertsularien Lagunak alkartekoek pentsau dabe udagoienean egin ahal izango dala Xilaba.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu