Hasi da Derioko LI. Udako Euskal Ikastaroa!

Bizkaie! 2020-06-19 13:48   Euskerea berbagai

Ikastaroa bagilaren 27an amaituko da.

Urtero lez, Labayru Fundazinoak aurten be udako ikastaroetan txanda bi antolatu ditu: bata, oin, bagilaren akabuko hamabostaldian eta bestea garagarrilaren lehenengo hamabostaldian. DUEIko lehenengo txandea martxan dago daborduko. Ikastaroa bagilaren 15ean hasi eta 27an amaituko da. Astelehenetik barikura goiz eta arrasti ibiliko dira ikasleak eta zapatuetan be bai.

Covid 19a dala eta, pandemia zabaltzeari aurre egiteko prebentzio-neurriak hartu behar izan doguz eta eskolak egokitu.

Boluetako euskaltegian 5 talde dabiz, bizkaieraz alfabetetan eta azterketa ofizialetarako trebatzen. Taldeak handiak diranez, ikastaroa modu mistoan emoten gabiz: egun batean taldearen erdia etorten da euskaltegira eta beste erdia etxetik konektetan da eskolara skype bidez eta hurrengo egunean, lan-lekua trukatzen dabe ikasleek.

Bilbon, Coloneko euskaltegian, barriz, talde bi daukaguz batuaz ikasten. Kasu honetan, danak aurrez aurre, taldeak txikiagoak diralako.

Bai Colonen, bai Boluetan, sarrera-urteeretarako ordutegi-txanda desbardinak antolatu ditue, geletan mahaiak metro biko distantziagaz, osasun-jarraibideak emon deutseguz irakasle zein ikasleei eta, jakina, garbitasun-kontuak sarriagotu dira: ikasleek zein irakasleek gel hidroalkoholikoa eta likido desinfektagarria dabe eskuragarri egunean zehar erabilteko eta euskaltegia arrastiro garbitu eta desinfektetan da goitik behera. Kontua da danon artean Covid 19ari mugak jartzen ahalegintzea, baina ez euskereari.

DUEIko bagileko txandea hasita eta plazak agortuta egon arren, garagarrileko matrikulaldia zabalik dago oindino. Bagilaren 29tik garagarrilaren 11ra euskerea ikasi gura badozu, emon izena Derioko Udako  Euskal Ikastaroan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu