Unibersidadeko musikarientzako lehiaketea dakar EHUk

Bizkaie! 2020-06-19 12:06   Musikea

Fase bi izango ditu III. Musiversikak.

EHUk hirugarrenez antolatu dau Musiversika, Unibersidade Musikako Lehiaketea, EHUkulturaren eta Arabako Campuseko Errektoreordetzearen ardurapean. Sormena eta musikea sustatzea da helburua, EHUren ikasleen zeharkako prestakuntzearen ezinbesteko alderdia dalako. Ganera, unibersidadeko komunidadeak arlo horretan egindako sormen lanak autortzen ditu sariketeak.

Taldeak zein norbanakoak aurkeztu leitekez Musiversikara, eta, taldeen kasuan, gitxienez kideetako bat EHUkoa izan behar da (ikaslea, irakaslea edo administrazinokoa). Estiloei jagokenez, danak onartuko ditue.

Parte hartu nahi dabenek grabazino bana aurkeztu beharko dabe, euren musikearen lagin lez. Formatu ugari onartuko ditue, mp3 edo bestelako audio formatuak, YouTubeko kanalaren esteka, Bandcamp, Soundcloud... Obrak musika proiektuaren konposizinoak edo taldekideren batek eginikoak izan beharko dira. Grabazinoak musiversika@gmail.com helbide elektronikora bialdu behar dira, bagilaren 30a baino lehen.

Oinarriak hemen.

Lehiaketea fase bitan egingo dabe. Lehenik eta behin, antolatzaileek izentautako batzordeak jasotako hautagai guztien musikea entzungo dau, eta hiru finalista aukeratu. Bigarren eta azken fasea hiru finalisten zuzeneko kontzertua izango da, irailaren 16an. Emonaldiaren ezaugarri zehatzak momentuko osasun egoerearen arabera erabagiko ditue aurrerago.

Irabazleari 700 euro emongo deutsez, eta bigarrenari, 350. Publikoaren Saria be egongo da, 200 eurokoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu