2020/06/24 08:25
| JaiakSan Juan sorbea
Eibarren, aspaldi, ospitaleko kaperara joaten ziran baserritarrak sorbea bedeinkatuten, hantxe baitago Untzagako ermita zaharraren San Juanen irudia. Gaur egun Azitaingo eleizan bakarrik bedeinkatuten dira San Juan egunean. Eleizara joan barik be badago ohiturea, bezperan, gauez, sorbea kanpoan itxi eta ilargi amandreari begira jarrita, ihintzeagaz bedeinkatuteko.
Sorba bedeinkatuta, sikatzen itxi eta hurrengo urteko San Juan bezperan egiten dan surtara botaten da ondokoa kantauta:
San Juan, San Juan
Arrautza bi kolkuan
Beste bi altzuan
Lapurrak eta sorgiñak erre, erre!
Garixak eta artuak gorde, gorde!
Argazkia: Egoibarra

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!