Bermeoko Arrantzaleen Museoa martxan

Bizkaie! 2020-06-16 10:51   Kulturea

Bagilaren 9tik aurrera zabalik.

- Bisita gidatuak egingo dira baina beharrezkoa da aldez aurretik izena emotea: Tl. 946881171 edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus. Sarrerea: 2€

- Ontzigintza tradizionala. Ikasi eta gozau Lekeitioko Murelaga astileruan Don Benito Ansola abadeak grabautako erreportajeagaz. Eskerrak Atabaka Alkarteari eta Beñat Ibaietari.

- Ordutegia: Martitzenetik zapatura: 10:00-14:00 / 16:00-19:00; domeka eta jaiegunetan: 10:00-14:00; eta astelehenetan: zarratuta.

- Museoko bisitari eta langileen segurtasuna bermatzeko edukierea edo aforoa mugatua izango da eta maskarea erabiltea derrigorrezkoa.


Bermeoko Arrantzaleen Museoa

Bermeoko Portu Zaharrean, Ertzilla Torre historikoa dago eta 1943. urtean monumentu nazional izentautako eraikin horrek Arrantzaleen Museoko aretoak hartzen ditu harresien barruan 1948. urtetik.

Honen moduko museo gitxi dago munduan, euskal arrantzaleen bizimoduari, lanari eta arrantzeari jagokon guztia erakusten deutselako bisitariei: arrantzaleen bizimodu eta ohituren gorabeherak, gremio-alkarteak, ontziak, eta denporearen poderioz arrantzan ibilteko eta arraina merkaturatzeko erabili dituen teknikak. Gainera, Euzkadiko Gudontzidiaren historiaren barri emoten deuskue, euskal arrantzaleek eratu ebelako armada horren muin nagusia.

Museoko areto batean, Ertzilla Torrearen historia azaltzen da, XV. mende amaierako eraikina, uri eta merkataritza-izakera hutsekoa eta salerosleen familia ospetsu baten orubea, besteak beste, Fortun Gartzia de Ertzilla edo La Araucana poemearen egilea izan zan Alonso de Ertzilla izan baitziran familia horretakoak.

1985ean, Bizkaiko Foru Aldundiak obrak egin zituan, gehienbat estalkia konpontzeko eta guneak aprobetxetako; aurrerago, 1994 eta 1995 urteen artean, torreko fatxadak zaharbarriztau zituen. Orain dala gitxi, eraikina barriro zaharbarriztau dabe hasierako itxurea berreskuratzeko. Horrezaz gan, erakusketa iraunkorra birmoldatu da, teknika espografikorik modernoenak erabiliz.


Bilboko Arkeologi Museoa

2020ko Arkeologiari buruzko Europako Jardunaldiak dirala eta, bagilaren 19, 20 eta 21ean, aretoak ia bakarrik zeharkatu nahi dituen eta arkeologiako profesionalen belaunaldiek orain 100 urte baino gehiagotik berreskuratutako hondakin materialen bidez gure historia ezagutu nahi daben pertsona guztiei edegiko jakez.


Aldundiaren museoak

Aldundiaren museoak astebete daroe zabalik eta hasi dira lehen bisitariak jasoten. Banaka, bikote edo lagun edo familia talde txikietan, museoa erritmo barri, hurreko eta atseginagoan bisitetako aukerea dabe bisitariek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu