Joseba Arregi 'Altzu' bertsolaria hil da

Bizkaie! 2020-06-16 08:05   Bertsolaritzea

Bizkaiko Txapelketan hiru aldiz izan zan finalista.

Joseba Arregi 'Altzu' (argazkia: XDZ) | Ikusi handiago | Argazki originala

Joseba Arregi Jaka Altzu bertsolari bizkaitarra hil da astegoienean, 86 urtegaz, Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak jakitera emon dauenez. Gerra ostean bertsogintzeari bizirik eutsi eutsan belaunaldiko kidea, makina bat plaza egin zituan, eta txapelketa ugaritan parte hartu.

Gazterik hasi zan Altzu plazarik plaza, 17 urtegaz, eta 1989ra arte ez eban erretiroa hartu. Azpillaga, Mugartegi... izan zituan kantulagun sarritan. Gerreak eragindako etenaldi luzearen ostean, 1960ko hamarkadan antolatzen hasi ziran txapelketetan protagonista izan zan. Bizkaiko Txapelketan hiru aldiz hartu eban parte, eta hiruretan heldu zan finalera. Txapelketa Nagusian birritan kantau eban.

Sasoi gatxetan bertsolaritzearen eta euskal kulturearen garreari eustea egokitu jakon, beraz. Oztopoei aurre eginaz, plaza eta txapelketak berreskuratu zituen bere belaunaldikoek, eta atzetik etorri ziran gazteei bertsogintza osasuntsua pasau eutsen oinordetzan.

Berriatuarra zan Altzu, eta hantxe egingo dabe haren omenezko hiletea, eguaztenean, 19:00etan. San Pedro eleizan izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu